Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/15 19:07:57.181 GMT+1

Ikasleontzako Bizkaibus txartela noizko?

Aurreko egun batean, ikasten dudan Leioako kanpusetik autobusez jaisten nengoela, neska gazte bat etorri zitzaidan autobus zerbitzuari buruzko inkesta egitera. Bertan, zein ibilbide egiten nuen, zenbatero hartzen nuen autobusa... eta antzerako galderak egin zizkidan, zerbitzua hobetze aldera antza.

Ez nintzen gustura geratu, nire kexa iturri nagusienaren gainean (nirea, eta Leioako kanpusean ikasten dugun ikasle gehienena, nire ustez: bidaitxartelaren prezioaren gainean) ez zidatelako ezer ere ez galdetu. Hori dela eta, hemen plazaratuko dut nire egoera:

Ni, getxoztarra izanik, Leioa kokaturik dagoen zonalde berean (2. zonaldea) hartzen dut autobusa, eta beraz bizkaibuseko bidaiko preziorik merkeena dut (zenbat eta zonalde gehiago gurutzatu orduan eta garestiagoa baita): Creditransa erabiliz, 0,85€ bidaiako (ikus pdf honetan).

Urtean zehar, astean bost egunez egiten dut joan etorria, beraz, nire asteroko gastua autobusean 0,85 x 2 x 5 = 8,5€-koa izango da. Autobusa urritik ekainera lan egun guztietan erabiltzen badut, 9 hilabetean zehar egongo naiz autobusa erabiltzen.

Goazen kentzen hilabete bat, Gabonak, Aste Santua, jaiak eta egin nitzakeen sasieskolak kontatzeko, 8 hilabete oso geratuko litzaizkidake, bakoitza lau asterekin. Guztira, 8,5 x 4 x 8= 272 €-tako gastua ikasturte bakoitzean, autobusean bakarrik.

Konparatzeko, Metrobilbaoko zonalde bakarreko gazte-abonuarekin konparatuko dugu: 184€-takoa da (ikus hemen) zonalde bakarreko gazte txartelaren prezioa, hots, nik ikasturtero Bizkaibusean gastatzen dudana baino 88€ merkeago. Gogora dezagun, gainera, metroko txartelarekin nahi beste bidaia egin daitezkeela eta beraz, gure kalkulurako erabili ditugun baino desplazamendu gehiago egin daitezkeela prezio berarekin -erosketetan bilbora, parrandan herri desberdinetara, etab.-.

Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. Nik uste dut, hau ikusita, badela garaia ikasleontzako bidaitxartela ateratzeko, kontua da zergatik ez den egiten...

Nork: mikel.2008/01/15 19:07:57.181 GMT+1
Etiketak: bizkaibus ikasleak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Galdetu arrasatear bati zenbat kostatzen zaion astean Donostian ikastea...

Nork: erral.2008/01/19 00:00:24.021 GMT+1
http://eibar.org/blogak/erral

Ba egia esan, erral, ez dakit. Nik nire kasua plazaratu dut, ondoen ezagutzen dudana delako. Dena dela, badakit ni baino okerrago dauden ikasleak egon badaudela (Ermuatik Leioako kanpusera egunero doazenak esaterako).

Arrasatear bati Donostian ikastea agian, niri baino askoz garestiago irtengo zaio (ia ziur). Horregatik diot badela garaia ikasleontzako txartelak egiteko, bai Bizkaian, bai edonon.

Nork: mikel.2008/01/20 09:17:55.490 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia

Aupa!

Atera behar dutena da edozein serbitzutarako (bus, metro, etab.) karnet bat. Nik jakin izan dut bere garaian, CTB-k (bizkaiko garraio patzuergoak) plateatu zuela horrelakoren bat, baina holako gauza berriak foru aldunditik pasa behar dira, eta haiek onartu behar dituzte, eta erabaki zutena izan zen gizatrans delakoa atera eta bestea albo batera uztea.

Nire kasua hurrengoa da, nik Bilbon bizi eta Elorrion egiten dut lan, egunero joan eta etorria egiten dut, bakoitza 2,25€-tan.

 2,25 € x 2 bidai= 4,5€ egunean.
 4,5 € x 22 egun=  99€ hilean.

Noski, hori soilik lanera joan etorriak egiteko, beste edozein erabilera aparte...

Nork: ugaitzg.2008/01/20 12:33:56.392 GMT+1

Nire ustez arazoa ez da datza gazteentzako txartelak izatean edo urteko bonoak izatean. Onartu ezin dena da hain garestia izatea. Nik, zuek bezala, nire kasua plazaratuz zera esango dut: Zamudion bizi naizela eta autobus bi hartu behar ditudala egunero Leioara joateko ez dagoelako ezta  berariazko zerbitzurik, beraz bidai bi ordaindu behar ditut joan bakoitzean.
Egun etorbide eta autobideen aroan bizi garela, nola da posible hain gaizki egotea gure herrialdetik batera eta bestera mugitzeko zerbitzua. Zelan izan daiteke Bizkaibus eta beste garraio zerbitzuak hain eskasak izatea eta hain garestiak aldi berean, nola da posible?
Garraio publiko soziala ORAIN!!

Nork: Aizko.2008/01/22 14:42:41.594 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak