Nire webgunerik gogokoenetarikoa da HowStuffWorks. Bertan, eguneroko (eta ez hain eguneroko) tresna, makina, egoera... eta abarreko gauzek nola funtzionatzen duten azaltzen du, era errazean eta inolako frikikeriarik gabe, zerotik hasita. Interneteko bilatzaileetatik hasita, Munchausen sindromeraino, denetarik dago, baita Beherakoa duen katu baten tratamendua ere.
Hobea litzateke, partaidetza sustatu eta hizkuntza desberdinetara itzultzea ahalbidetuko balu (gaur egun ingelesez dago bakarrik) era erraz eta ulergarri batean. Azken batean, denontzat da interesgarria gure eguneroko mundua osatzen duten tresnen funtzionamendua ezagutzea, ez bakarrik ingeles hiztunentzat.
Dena dela, ingurua zelan dabilen ezagutu nahi duten kuriosoontzat oso webgune interesgarri eta erabilgarria da.
2008/02/12 23:46:49.920 GMT+1
HowStuffWorks
Nork: mikel.2008/02/12 23:46:49.920 GMT+1
Etiketak:
howstuffworks
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat