Nola esaten da uoloferaz muga hitza,
aberri hitza?
Eta sonikeeraz? Nola deitzen diozue
babesgabeziari?
Eta berebeeraz, esaterako, “Rabateko
aldirian etxe bat izan nuen” esan nahi baduzue,
ordena horretan paratzen duzue esaldia?
Nola jokatzen dira baranbaeraz
iparraldera daramaten aditzak, zein adjektibo
dagozkie
itsaso hitzari, heriotza hitzari?
Alde egin behar baduzue, agur hitza
substantibo al da?
Nola ahoskatzen da diakhankeeraz
deserri hitza?
Ezpainak batu behar al dira?
Min ematen al dute?
Zein izenorde erabiltzen duzue
hondartzan itxaroten duenarentzat,
ezer gabe itzultzen denarentzat?
Harantz, etxerantz, seinalatzen
duzuenean, zein aditzondo aukeratzen duzue?
Nola esaten da zeuen hizkuntzan, geure
hizkuntzan,
etorkizun hitza?
Jatorrizkoa: Lección de Gramática, Berta Piñan
Asturieratik neronek itzulia.
Eskerrik asko Rikkiri poema hau erakusteagatik



Idatzi artikulu bat