Google askok erabiltzen dugun bilatzaileetariko bat da eta, munstro honen hegal azpian asko dira beraren arrakastaz baliaturik sortu diren antzeko proiektuak.
Esaterako, badira ekologiaren alde egin dutenak. Nik, bi aipatu nahiko nituzke: Blackle eta Ecoogler. Lehenengoa erabiliz, energia aurrezten omen da, beltzarekin pantailek ez baitute zuriarekin bezain besteko disdirarik jarri behar, nahiz eta hori gezurtatzen duten ikerketak dauden (Mutilmedian ikusia). Bigarrenak, aldiz, deforestazioaren aurka egiten du eta bilaketa kopuru jakin bat lortzen den bakoitzean, deforestazioaren aurka lan egiten duten GKEei irabazien zati bat bideratzen die.
Badira baita, era atseginean Google erabiltzera bultzatzen duten webguneak, baita aldrebesetaz gogoratzen denik ere.
Asko dira bilatzaile honen indarrarekin sorturiko proiektuak, nik batzuk besterik ez ditut ekarri hona. Eta zuk, ezagutzen al duzu horrelako Google bitxirik?
2008/03/22 21:51:05.050 GMT+1
Google, Googlez haratago
Nork: mikel.2008/03/22 21:51:05.050 GMT+1
Etiketak:
google
internet
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)



Erantzunak
Google's black version - Darkoogle
http://www.darkoogle.com
http://www.darkoogle.com/international
Nork: Chris S..2008/03/23 12:44:07.283 GMT+1
http://www.darkoogle.com
Nork: lima.2008/03/23 12:47:57.442 GMT+1
Ez nuen Scroogle scraper aurretik ezagutzen eta oso interesgarria ematen du, pribatutasuna mantentze aldera.
Ikusgarria da Googlek gutaz duen informazio guztia eta nahiz eta "buen rollito" hori izan enpresan (ez diogu inori zuen daturik emango, Legoekin jolasten dugu etab.), horrek ematen dion boterea ikaratzeko modukoa da, ekonomikoaz haratago doana.
Dena dela, eskerrik asko jarritako estekagatik, lima.
Nork: mikel.2008/03/23 18:02:26.995 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia