Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/18 12:29:07.705 GMT+2

Gmail erabiltzen dugunontzako frikitrukoa

Gero eta gehiago gara Gmail Googleren posta zerbitzua erabiltzen dugunak. Internetetik nenbilela, artikulu interesgarri bat topatu dut  horren gainean. Nire ustez interesgarria eta oso erabilgarria:

Demagun gure e-posta helbidea JosebaZilarte@gmail.com dela. Bada, hurrengo helbideetara bidaliko den guztia gure kontura joango da:

  • JosebaZilarte@gmail.com  (JosebaZilarte@googlemailcom)
  • Joseba.Zilarte@gmail.com  (Joseba.Zilarte@googlemail.com)
  • J.osebaZilarte@gmail.com  (J.osebaZilarte@googlemail.com)
  • Jo.sebaZilarte@gmail.com  (Jo.sebaZilarte@googlemail.com)
  • ...
  • ...
  • JosebaZilart.e@gmail.com  (JosebaZilarte@googlemail.com)
Ikus daitekeenez, gmail.com zein googlemail.com domeinuak erabiltzea a bilduaren (@) ostean gauza bera da.

Nahi beste puntu jar daitezke, honelako zerbaitetara heldu arte: J.o.s.e.b.a.Z.i.l.a.r.t.e@gmail.com, berdin-berdin helduko da gure kontura.

Gutxi balitz, edonolako testua jar daiteke e-posta helbidean "+" erabiliz; adibidez: JosebaZilarte+gosenaiz@gmail.com eta hala ere erabil dezakegu e-posta helbide moduan.

Bale, primeran, baina zertarako?

Erabilpen asko izan ditzake, esate baterako, gauza desberdinetarako erabiltzea helbide bakoitza (lagunak, familia, lana, buletinak, posta-zerrendak...) bakoitza karpeta desberdin batera bideratuz.

Eta "+" sinboloa erabiltzeari buruz, esate baterako asko fidatzen ez garen webgune batean izena ematean ipini genezake email modura JosebaZilarte+webgunearenizena@gmail.com eta era honetan, entera gintezke zein webgunek saltzen dituzten helbideak spammer-ei eta bide batez, nahi ditugunean blokea genitzake.

Beste trukorik ezagutzen? Zer iruditu zaizue?

Leemiblogetik hartua

Nork: mikel.2007/09/18 12:29:07.705 GMT+2
Etiketak: truko frikada gmail internet | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bai, GMAIL holako txorakeritan indar handia jarri du, baino hor ditugu pendiente alde batetik euskarazko bertsioa kaleratzea eta bestetik sinadurari formatua ta iruditxo bat erantsi ahal izatea.

Dena den, bestela pozaren pozez nabil GMAILekin. Ta holako trukoak ezagutu ondoren, gehio!! ;)

Nork: Manu.2007/09/18 14:19:06.939 GMT+2
http://www.ipurtargi.com

Euskarazko bertsioaren kaleratzea guztiz premiazkoa dela uste dut, are gehiago, itzulpena bukatuta edo ia bukatuta dagoela jakinda.

Bestalde, sinadurarena imajinatzen dut laster inplementatuko dutela, nahiko iaioak baitira googlekoak horrelako pijadatxoak ipintzen XD.

Ni ere egia esan oso pozik nago gmailegaz, batez ere posta zerrendetarako, erantzunentzat duen klasifikazio erarekin (hots, denak elkarrizketa baten modura gordetzen dituela).

Ea euskarazko bertsioa behintzat laster kalean dagoen!

Nork: mikel.2007/09/18 16:06:51.367 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/zubia

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak