Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/12 22:14:08.828 GMT+2

Gerra!!

Ondo irakurri duzu, bai. Gerran gaude! Alde batetik, ni, jesarrita, tentsioan, izerdi tantak ene bekokitik behera doazela... eta bestetik, ordenagailua: hotz, inolako sentimenturik adierazten ez duen makina errukigabearen papera egiten, nahiz eta nitaz barre egiten ari den pentsatzen dudan.

Egin behar ez nuen gauza bat egin eta gero, Linux distribuzio berri bat probatzea erabaki dut goizean. Saiatu eta saiatu, ezin izan dut lortu interneterako konexio duin bat konfiguratzea. Oihuka egin diot mehatxu garbigunerik hurbilenean bukatuko duela, baina alferrik, hor dirau, hotz, pantailaren atzetik barrez lehertzen.

PD: Arazo tekniko hau konpondu arte, beste ordenagailu batzuen bitartez nago behartuta idazten eta, baliteke, artikuluen maiztasuna desiratutakoa baino txikiagoa izatea.

Nork: mikel.2007/05/12 22:14:08.828 GMT+2
Etiketak: informatika umorea linux | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak