Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/26 19:44:55.380 GMT+2

Gazteak, gaztetxeak eta gaztelekuak


Indymedia Euskal Herrian sorturiko eztabaidaren harira, Okupazio, Gaztetxe eta Gaztelekuen inguruko nire iritzia adierazteko gogoa sartu zait.

Gaztetxeak, gazteon emanzipazio, hezkuntza eta kulturgune alternatibo moduan ikusten ditut; ohiko komunikabideetatik datozen gai anitzen gainean beste ikuspuntu bat lortu ahal izateko aproposak izan daitezkeenak.

Horretarako, gazteok kudeaturiko zentru sozial autogestionatuak ezinbestekotzat jotzen ditut izpiritu kritiko bat garatzeko, beste era bateko jarduera ludiko (kontzertuak, jaialdiak...) eta ez hain ludikoetan (hitzaldiak, ikastaroak, liburutegia...) era aktiboan parte hartuz. Eta, "aktibo" hitza azpimarratu nahi nuke, gazteak eurak badirelako (edo bagarelako) zein jarduera egiten den erabaki, berau prestatu, landu... egiten dituztenak (ditugunak). Behingoz, nahi izatekotan, ez gaude ikusle soil izatera kondenatuta, urrun geratzen zaigun zerbait ikustera edo kontsumitzera behartuak; gazteak baikara gure aisialdia era alternatibo eta eraikitzaile batean nola kudeatzea erabakitzen dugunak.

Hori dela eta, aitaturiko autogestiorako ezinbestekotzat jotzen dut gune liberatu bat izatea, hots, gazteok autonomia osoa izango dugun gune bat (gehienetan espazio okupatua). Eta ez ditut gaztelekuak gaztetxeetara alternatiba modura ikusten, autonomia falta eta udaletxeen esku sartze ikaragarria dagoelako, gazteon autogestiorako aukera oro zanpatuz, antzerki hutsean bihurtuz gaztelekuak.

Gaztetxeen alternatibotasun hori dela eta, udaletxe gehienek euren kontra jo dute, jabego pribatuaren defentsa argudiatuz. Esku batekin gaztelekua saltzen diguten bitartean -gu gizartearen eragile aktibo eta errespetagarriak  eta etorkizuna garela bezalako laudorioak eskainiz-  bestearekin gaztetxeak itxi egiten dizkiguten bitartean.

"Hori ez da egiten" esaten digute, errieta egingo baligute moduan, baina gazteok alternatibaren bila jarraitzen dugu, sistematik at egongo den gure aisialdi alternatibo, autogestionatu eta independente bat kudeatzeko zentru izango den gaztetxe baten defentsan.

Herri bat, gaztetxe bat!

Nork: mikel.2007/05/26 19:44:55.380 GMT+2
Etiketak: gazteak kapitalismoa gaztetxeak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Getxon behintzat ez da kunplitzen herri bat, gaztetetxe bat. Nahiz eta orain bi gaztetxe egon.

Orain lau urte Zarraoa jaunak esan zuen Getxon ez zirela gaztetxeak egongo eta edozer egingo zuela ez egoteko.

Gazteleku bat bultzatu du 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Aisialdi taldeak ahuldu nahi ditu. Aisialdi taldeei iritzia eskatu diela esan du, hori gezurra da. Behintzat guri ez digu galdetu. Gazteek ere euren iritzi aeman dutela.

Zergatik ez gaztetxe bat? Zergatik Alday-k utzitako lurrean etxeak egin zituen?

Zarraoa...

Nork: Nahikari.2007/05/30 23:03:23.633 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak