Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/28 10:48:37.481 GMT+1

Gaur idazteko gogorik ez

Gaur pozik hasi dut eguna; pozik ahalik eta egunkaria zabaldu dudan arte. Atzo 21 urteko gazte bat hil zen lanean zegoela Sondikan, teilatu batetik erorita. Justu gaur urteak 7 aste bete ditu eta jada 22 langile dira euren lanpostuetan hil direnak. Kalkulu aritmetiko erraz baten bitartez, 2007. urte honetan asteko hiru langile hil direla batazbestean ikus genezake. Baina zer da  hau? Normaltzat hartzen duzue?

Gaur, ez dut blogean idazteko gogorik -nahiz eta artikuluren bat nuen buruan-, egoera hau salatzeko ez bada. Tamalez, ohituak gaude langileak lanean hil direla edota bonba auto batek Bagdaden 50 pertsona hil dituela entzuten, lasai asko jarraitzen dugun bitartean. Auzoan taberna berria zabaldu dutenaren albisteari garrantzi handiagoa ematen diogu. Baina, segi dezagun horrela, sofatik altxatu gabe horrelako albisteei muzin eginez.

Ez dakit zuei, baina nire adinaren inguruko gazte batek lanean, Bagdaden edo Darfurren bizitza galdu duela jakiteak oilo ipurdia jartzen dit. Eta beraren ordez, ni izan banintz?

Nork: mikel.2007/02/28 10:48:37.481 GMT+1
Etiketak: politika aktualitatea lana | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak