Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/08 22:20:17.818 GMT+1

Gaur ez dugu ezer ospatzeko

Gaur, martxoak 8, ez dugu ezer ospatzeko, gaur aldarrikapen eguna da.

Negargarria da  urterik urte gauza berberak errebindikatzen egon behar izatea

Lotsagarria da oraindik, hainbeste denboraren ostean, soldatak parekatzeko eskatzen egon behar izatea.

Mingarria da oraindik, gauden XXI mende honetan, bere bikotekideari tratu txarrak (fisiko zein psikologiko) eragiten dizkioten Australopitekoak salatzen eta kondenatzen egon behar izatea.

Penagarria da oraindik, mundu osoarentzat eredugarri omen den gizarte honetan, hirugarren munduko ezaugarritzat ditugun diskriminazioen aurka aldarrikapenak egiten egon behar izatea.

Salagarria da oraindik, mundu osoko hiru emakumetik batek tratu txarrak jasan edo bortxatua izango dela albisteetan entzutean, oilo ipurdia ez jartzea.

Niri behintzat, auzo lotsa sortzen dit oraindik horrelako kontuetan ibili behar izateak. Noiz arte jarraituko dute "oraindik" horiek? Tamalez, gauzak doazen moduan, ezin dut esan epe laburrean bukatuko direnik.

Nork: mikel.2007/03/08 22:20:17.818 GMT+1
Etiketak: emakumeak politika | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: mikel.2007/03/08 22:32:50.309 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia

Arrazoi duzu, egunkaria ireki ta holako berriren bat, irratia piztu ta gizon batek bere buruaz beste egin du (hori bai, emaztea hil ostean), telebista ikusi eta gauza bera... Egoera honen aurrean borrokan jarraitu behar dugu, dena den aurrerakuntza bat eman dela ezin da ahaztu, nahiz ta oraindik lan handia egon (batez ere leku batzuetan)  desberditasunak nabariak baitira oraindik, baina holan jarraitu ezkero espero "oraindik" horiek lar ez luzatzea.

Nork: .2007/03/08 22:45:36.704 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak