Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/21 18:30:57.217 GMT+1

Fotologak...

Denok ezagutzen ditugu fotologak, agian zuk, irakurle, izango duzu bat, eta bestela, ziur ezagutzen dituzula fotologa duten gutxienez hamar lagun. Nire herrian behintzat, mundu (ia) guztiak du bat, eta bertan komentatzen dira azkenengo parrandak, kotileoak... baita era guztietako deialdiak ere.

Oraingo honetan (ere) nik, izokinaren antzera jende uholdearen kontra egin eta fotologen kritika (subjektibo) bat egingo dut.

Lehenik eta behin iragarkiak: ondo dago jakitea Fotologeko tipoek nondik hartzen duten dirua. Ni pare bat minutuz egon naiz Ziberalgortan nabigatzen, eta horra hor topatu ditudan batzuk:











Beno, horiek dira nik "kurioso" moduan etiketatu ditudan sei iragarki (lagin honek ez du zertan adierazgarria izan behar).

Behin jakinda fotologekoek nondik jasotzen duten dirua (beste diru-iturri batzuk kontuan izan gabe), goazen bideo bat jartzera. Nahiz eta gazteleraz egon, primeran deskribatzen du (era umoretsuan) fotologen mundua (myspacerenarekin batera):




Agian esango du norbaitek bera ez dela bideoan agertzen diren fotologarien modukoa, baizik eta berak zerbait erabilgarria egiteko erabiltzen duela. Ziur nago horretaz, baina ezingo du ukatu bideoan agertzen den fotologariaren estereotipoa existitu existitzen dela, nahiz eta artikulu hau irakurriko duten fotologariak ez diren identifikatuta sentituko (nolatan izango naiz NI hain kursia?).

Ni ez naiz fotologaria, alde batetik, blog honek nire gose egozentrista guztia asetzen duelako eta bestetik, ez dudalako nire burua ikusten nire fotoak etengabe igotzen besteek ikusteko (aitortu ezazue, zuen lagunek, ezagunek irakurtzeko eta argazkiak ikusteko eguneratzen duzue, nik blog honetan idazten dudan moduan) eta noizbait argazkiak igotzeko badut blog hau.

Baina noski, etorkizun (oso urrun) batean, nork daki...

EGUNERAKETA:
Gaur, wikipedian, ohartu naiz, wikibandaloak ere izan daitezkeela kursiak (behin fotologak norberaren beharrak asetzen ez dituenean beste bide batzuk aurkitu behar dira norberaren sentimentuak adierazteko, zelan ez).

Beste lankide batek ezabaturiko "Erdi Aroko gizonak" artikuluan hau zegoen idatzirik: Jessica y Alex. Vive la vida a lo loko q dura poko. Jessi. Si kieres saber cuanto t kiero, sal esta noxe a tu ventana, y cuanta las trellas del cielo, multiplicalo x dos,muxo pos mas t kiero...

Ozenago esan daiteke, baina zaila izango da argiago esatea...

Nork: mikel.2008/01/21 18:30:57.217 GMT+1
Etiketak: internet umorea fotolog | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso bideo ona.

 

Askotan pentsau izan dot fotolog en mundua psikologo batzuk analizau biharko zeben lekua dala. Nere herriko ume (<14) pillua agertzen dia, erropa gutxikin eta pose falsuetan.

 

Nere ustez fotolog ak ez dia txarrak, azkenian blog sinpliak dia, txarra gehienguak ematen dotzan erabileria da. Ematen dabenez hurrengo pasua da, SMS ekin hasi zan jendia telefonoz faltsua izaten, gero MSN bitartez orduak berbetan ezebe esan barik ta oin Fotolog.

 

Nik blog hau in baiño lenau, blog bezela erabiltzen neban fotolog-a (bertan ez dot inoiz nere argazkirik jarri) eta myspace-a ondiok asko erabiltzen dot, gustatzen jaten musika taldiak agregauta ditxut eta horrela jo bihar daben kontzertu guztixak ikusten ditxut zirkularren bidez, edo edozein berri. Ez dia tresna txarrak, baina askotan tresnen erabilera da garrantzitsuena.

 

Nere Fotologa: www.fotolog.com/demonocrazy

Nere Myspacea: www.myspace.com/anderboli

 

Bertan komentau ahal dozue oso tipo jatorra naizela, animuak igotzeko jaja

 

PD: Más escondido que ramoncin en el viña rock. jojo

PD2: Eskerrik asko blogaren eskumako partearen azalpenagaitxik, oso ondo esplikauta.

PD3: Lehenau idatzitxa neukan wikipedian, baina arazuak ematen zoztan lehengo kontuak eta oin denbora gehixau daukatenez kontu berrixa indot euskarazko wikipedian laguntzeko.

Nork: Demonocrazy.2008/01/21 19:41:21.909 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy/

Mikel!! zer moduz dana? aspaldi ez nintzela hamendik pasatzen.
Algortara etor naiz ia zerbait ikasten dudan, ze Gasteizen... aunke hamen web orriak eta FOTOLOGAK kotileatzera dedikatzen naizen...jeje
oso ona bideoa, arrazoi osoa du gainera
ondo segi!!.

Nork: ...2008/01/23 17:04:12.897 GMT+1

Ni fotologan hasi nintzen, eta iragarkietaz nazkatuta, lagun batengana jo nuen, eta bloga sortu nuen.

Nork: oier u..2008/02/08 02:59:28.239 GMT+1
http://anpulubila.murgilduta.net

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak