Informazio pixkat bilatuta ikus daiteke euskara, munduko 100 hizkuntza handienetatik urrun dagoen bitartean (100.ak 20 milioi hiztun ditu), interneten nahiko ispilu polita den wikipedian 47. hizkuntza dela. Badugu zer ospatu, lehen munduan eta dugun izpiritu euskaltzalea izatearen zorteari esker, hein handi batean. Baina, etengabe has daiteke euskara interneten?
2008/09/23 11:23:59.168 GMT+2
Euskarak ba al du mugarik interneten?
Nork: mikel.2008/09/23 11:23:59.168 GMT+2
Etiketak:
mugak
euskara
wikipedia
internet
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
....org/gaztelumendi/?cat=7">hurrengo geltokia, teknologia berriak by iPtx Oso artikulu interesgarria idatzi berri du Mikel Iturbek bere blogean. Zirrib...
Erreferentzia: gaztelumendi ((i)) » Euskara sarean, mugak eta kezkak 2008/09/23 21:53:27.644 GMT+2



Erantzunak
Beraz gehiago ez haztea, nire ustez, teknofobia horri egotzi ahal zaio bakar-bakarrik.
Bide batez, badira interneten beste euskarazko entziklopedia "libre" batzuk, adibidez Harluxet, cc lizentziapean... noizko lizentzia aske bat eta edukien batze bat?
Nork: Galder.2008/09/23 18:40:39.473 GMT+2
http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua
Egia da teknofobia egon badagoela gure herrian eta eskolak ez dituela, kasu gehienetaz ari naiz, internet era produktiboan erabiliko dituen internautak sortzen (beste gauza askoren artean).
Baina horretaz gain, badago beste kontua, artikuluan aipatu duguna, euskarak ez du beste hizkuntza askok duten hiztun kopurua, eta internauta euskaldun/euskaltzaleen kopuruari erreparatzen badiogu, konturatuko gara lau katu oso aktibo garela/direla, baina azken batean lau katu.
Demokratizazio bat behar da, internautari erakutsi gaur egungo interneteko euskarazko tresnak erabili, partaide aktiboak izaten (Zabaldu.com-en zenbat erabiltzaile daude, eta zenbatek bidaltzen ditu albisteak?) eta azkenik, eurak bakarrik pasako dira sormen aktibora.
Lortuko dugu.
Nork: mikel.2008/09/24 09:54:41.870 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/zubia
- Komunitate txikia izatea.
- Txikitasun horren ondorioz, nabarmentzeko erraztasun handiagoa hizkuntz komunitate handiagoetan baino.
- Era berean, blogosferatik mundu errealerako jauzietarako ere erraztasun handiagoa.
- Herri txikietan bezalaxe, kontrol sozial handiagoa, eta disidentziarako / kritika zorrotzerako zailtasun handiagoak.
- Bizi dgun hizkuntz gatazkaren eraginez, hizkuntza eta komunitatea bera behin eta berriro agertzea.
- Gatazka horrek sortutako ohiturei jarraiki, ekimen eta konpromiso handiagoa.
- Hizkuntzaren ezaugarriengatik, eta (alde bietako) konnotazioengatik, inguruko hizkuntz komunitateekin komunikatzeko zailtasuna.
Baina nik, mugak baino, ezaugarriak deituko nieke horiei. Gainontzekoan, tira, dezente hitz egin zen duela urtebete izan genuen honen antzeko beroaldian.Nork: Joxe.2008/09/25 00:16:24.622 GMT+2
www.teknopata.net
Beno, gaiari helduta gauza batzuk begiratzen egon naiz. Larunbata honetan Gaur8n dudan zutabean ere honetaz hitz egiten dut, nahiz eta idatzizko edizioak ez duen trackbackiek egiten, badakizu!
Beno, harira. Euskarazko Wikipedian azkeneko hilabetean gutxienez edizio bat egin dugun lankideak 23 gara (atzo 24, baina tira!). Gutxi, bai. Baina gaztelerazko wikipedian egin dutenak (http://es.wikipedia.org/wiki/Especial:Statistics) 634 baino ez dira. Hau da, munduan ordenagailua eduki dezaketenen artean bigarren hizkuntzarik zabalduena izango den horretan ez dira ere hainbeste. Kexaka ibil gaitezke 23 horietatik asko izenz abizenez elkar ezagutzen dugulako. Eta batzuetan pertsonalki ere. Baina ez pentsa 634 horiek ere asko direnik. Kalkulu errez bat eginez: 43.478 euskaradunetik batek editatzen du euskarazko wikipedian. Gazteleraz 725552 hiztunetik batek baino ez du editatzen. Maila batean katalanen antzera gabiltza, eurek 67.567tik batek edizioak egin baititu azkeneko hilabetean.
Beraz muga asko bai, baina gogoak ere badaudela ondoriozta daiteke!
Nork: Galder.2008/09/25 12:31:52.154 GMT+2
http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua