Zabaldun nenbilela nabigatzen, berri pozgarri batzuk ikusi ditut, euskara eta lizentzia askeei begira.
Lehenik eta behin, Euskaltzaindiako hiztegi batuaren bilaketa orrian, CC-BY-NC-SA lizentzia esleitu diotela irakurri dut. Pausu garrantzitsua -eta nire ustez egokia- Euskaltzaindiako akademiak harturikoa. Ea bultzadatxo honekin lizentzia askeak zabaltzen diren...
Bigarrenik, 2008. urtea hasi berria dela-eta, 1937. urtean hil zirenen lanak, Europako herrialde gehienen legediaren arabera, jabego publikora pasa direla ere enteratu naiz; hala nola Lauaxeta (frankistek fusilatua), Maurice Ravel eta Arturo Kanpion-en lanak.
Horrek zer esan nahi duen? Ba nik orain lasai jar dezakedala Lauaxetaren edozein olerki (beti ere Copyright-dun bertsioren bat ez den bitartean), edo Ravel-en partituraren bat (ez ordea kantarik, diskaren batean grabaturikoaren jabetza intelektualaren titularra ziur 70 urtez hilda egongo ez delako).
2008/01/02 15:48:41.128 GMT+1
Euskaltzaindia, gerran hildakoak eta askatasuna
Nork: mikel.2008/01/02 15:48:41.128 GMT+1
Etiketak:
euskara
askatasuna
lizentzia_askeak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat