Beti da pozgarria guretzat, bizitza hobe baten bila Argentinara jo zuten euskaldunekin eta beraien ondorengoekin kontaktatzeko aukera izatea (baten batek ematen du ahaztu duela jada etorkinak jaso baino lehen, Euskal Herritik at ogi bila zihoazen euskaldunak bazirela), baita eurentzat ere, ez baitira asko Euskal Herritik talde modura bertara hurbiltzen direnak.
Gauzak honela, Argentinako biran bisitatzeko parada izan dudan hiru Euskal etxeak oso desberdinak dira beraien artean. Mar del Plata eta Rosariokoak handi eta negozio (ere) diren bitartean (jatetxea, alkilatu beharreko frontoia, liburutegi majoa, merchandisinga...), Temperleykoa askoz umilagoa da, txoko edota elkarte gastronomikoaren itxura handiagoa duena, instalazio xumeagoekin. Kide gutxiago eta beraz indar gutxiago ere izango du, baina era honetan, xarma handia irabazten dela aitortu beharra dago.
Nik neuk, askoz hobeto pasa nuen azken honetan, batez ere, Euskal Herritik gindoazen bezero taldea baino, lagun eta senide moduan tratatu gintuztelako. Hemendik, nire eskerrik beroenak helarazi nahi nizkioke Temperleyko Denak Bat Euskal etxea osatzen duten pertsona guztiei, bertan jasotako tratuagatik.
Eskerrik asko eta hurrengora arte!
2008/03/16 22:19:54.395 GMT+1
Euskal Etxeak
Nork: mikel.2008/03/16 22:19:54.395 GMT+1
Etiketak:
euskalherria
argentinarakobidaia
euskaletxeak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat