Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/18 15:59:40.771 GMT+1

Euskal Blogosferak, Software libreari BAI!

Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakia dela eta,  euskal blogosferak erantzun egin du, atxikimendua adierazi nahi duten blogarientzat botoi bat diseinatuz. Nahiz eta nik jarri dudan botoiak Wikipediako Software Libre artikulura daraman (behintzat jakiteko zer den), lotura hori probisionala da, eta pentsatuta dago ekimenaren manifestua egongo den webgunera lotzea.

Software librea bultzatu, erabili eta defendatu!

Jar ezazu zure blogean:


Nork: mikel.2008/01/18 15:59:40.771 GMT+1
Etiketak: askatasuna software_librea lizentzia_askeak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Galdera bat. Nola jartzen dia botoiak blogaren eskuman?

Egixa esan ez dakit nola kudeatzen dan blog an eskumako partia. Html a sartzen dozu zuzenian edo editore bat erabiltzen dozu? Beste blog batzutan badakit zela dabilen, baina goienakuetan ez. Ez dakit nola itxen ditxuzun zatiketak be (Nire buruz, nire argazkiak, bereziak...)

Bestalde, ni be software librearen alde

Nork: Demonocrazy.2008/01/19 13:49:52.451 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy/

HTMLa "a pelo" sartu behar da, estekak bakarrik sar daitezke editorearen laguntzaz, nahi izanez gero.

Zatiketa horiek (esate baterako niri buruz) honela daude idatzita: <h2>Niri buruz</h2>

Firefox nabigatzailea erabiltzen baduzu, Ikusi menua zabaldu zenezake eta Orriaren Iturburua sakatu. Bertan webgunearen kodea ikusiko duzu, baita eskumako barrarena ere, nik horrela ikasi dut dakidan HTML apurra.

Nork: mikel.2008/01/20 09:22:37.338 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia

Lehenik eskerrak ematen dotzut erantzutiarren.

Ez nekixen web orrien kodea ikusteko aukerarik zegoenik, nik Opera nabigatzailea erabiltzen dot eta bertan firefox en bezela kodea ikustea lortu dot, zure eskumako barraren kodea ikusitxa, eskumako barra nola kudeatu ulertu dot.

Baina duda bat daukat, Niri buruz atalaren barruan nola jarri dozu "nor naiz?" eta horrelakuak, ikusi dot lasterbide sinple bat dala ta orduan pentsau dot egun baten nor naiz artikulu bat idatzi ziƱula ta gero bertara lotu, baina zure sarrera danak ikusitxa ez da agertzen ez nor naiz ez zertarako blog bat ez ezebe...

Bestalde, statcounter-ek funtzionatzen dotzu? nik jarri neban baina ez zoztan kontatzen ezebe...

Eskerrik asko.

Nork: Demonocrazy.2008/01/20 22:15:04.303 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy/

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak