Urte eta erdi baino gehiago pasa da blog honetan idazten hasi
nintzenetik. Hainbat artikulu argitaratu ditut ordutik hona, zuek,
irakurleek, zuen erantzun eta ekarpenekin aberastu dituzuenak,
egunez-egun.
Dena dela, azkenaldian, zaila egin zait blogean
idazteko gai aproposak topatzea eta, topatu ditudanean, egia esan, ez
dut lortu artikulu borobil edo egokirik idaztea, teklatuaren aurrean
blokeaturik geratu bainaiz. Artikulu politak izango zirenak ez dira zirriborro triste eta argitaraezin izatetik pasa. Horren ispilu garbia da azkenaldiko
artikulu jario txikia.
Horregatik guztiagatik, etenaldi bat
egitea pentsatu dut blogintzan, ondoren, agian, indar handiagoekin,
motibazio eta proiektu berriekin (badut zerbait buruan)... bueltatzeko.
Orain egia esan, kostatu egiten zait bloga mantentzeko ilusio eta
gogoak bilatzea, ia-ia karga bihurtu delarik.
Urte eta erdian,
hainbat gai jorratu dira blog honetan, wikipedia, euskara, software eta
jakintza askatasuna, Getxoko blogstivala... baina jakin behar da noiz
lotu. Bidaia honetan zehar, komentarioak egin (blogean edo blogetik
kanpo), animoak eman, artikuluak zabaldu... duzuen guztiei nire
eskerrik beroenak eskaini nahi dizkizuet, aipamen berezia egin nahi
diodalarik Goiena.net-eko lantaldeari, bloga jartzeko aukera eta
jasotako laguntza emateagatik.
Bigarren parteak ez ohi dira onak
izaten, eta nik, ez dizuet kontrakoa bermatuko; blogintzara bueltatzeko
asmoa dudala besterik ez.
Besarkada bat eta hurrengora arte.
2008/10/29 12:18:44.420 GMT+1
Etenaldia
Nork: mikel.2008/10/29 12:18:44.420 GMT+1
Etiketak:
bloga
itsasertzekozubia
agurra
ni
internet
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (0)



Erantzunak
jakin badakigu ez zarela geldi egotekoa. wikimaisutzat zaitugu, eta wikiatlasa ez bada, Ipar Euskal Herriko herri, bazter eta erreken gaineko informazioa batzen ibiliko zara, beharbada.
Informatika ikasketetan burubelarri, zure hackinduria hedatzeko ikasten...
euskal herrian eta Interneten euskaraz zer egin franko badagoenez... eskuak loturik be ez zarenez geratuko... etenaldia izan daitela onerako. ON egingo dotsulakoan.
zure jarioa etengo ez dan arren.
eskerrik asko orain artekoagatik, ta aurrera bolie!
Nork: ptxi @ irratia.com.2008/10/29 12:39:05.711 GMT+1
http://irratia.com
Nire blogari jarduerari buelta ematea pentxatzen ari naiz, blog generikoa alde batetara utzi eta interesatzen zaidan tema jakin bati buruzkoa ireki. Eta baditut baita ideia pare bat buruan.
Nork: ikatza.2008/10/29 12:39:23.189 GMT+1
Ie egunen baten lengo moduen segiduten dogun, euskal blogosferan isilaldi modukoa bizi dogulako euskal blogosfera indartzen hasi ginen batzuon aldetik behintzet, Joxe Arantzabalen modukoek, zorionez, horretan dabizen arren.
Nork: Jani.2008/10/29 13:25:18.024 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/janire/
Nork: Julen.2008/10/29 15:16:54.834 GMT+1
Ez dok anormala daukaan pentsatzeko eria. Eskua altxau deixela lagatzia pentsau ez dabenak. Ja!
BaiƱa bueno, standby moduan ulerzen juat e? Etenaldi iraunkorrak ez dirala iraunkor ikasitta daukagu eta bueltia espero juat. Animo, Mikel. Ez etsi, eutsi!
Nork: Iban Arantzabal.2008/10/29 16:16:01.682 GMT+1
http://www.arantzabal.com
Printzipioz, badago bueltatzeko asmorik eta baita ideiak ere, baina denbora behar da ideiak zehaztu, garatu eta konpromisoa lantzeko.
Adiorik ez, beraz.
Nork: mikel.2008/10/31 12:45:01.541 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia
Nork: Unai.2008/11/02 23:28:33.246 GMT+1