Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/04 21:32:06.159 GMT+2

Eredu berriak sortuz, kultura askerantz

Garai ilunotan, berri pozgarriak, euskarazko eduki askeei dagokienez behintzat. Laburrean aipatuko ditut, ostean nire iritzia plazaratzeko:
  • Kerobia musika taldeak, komunikatu baten bidez jakinarazi du SGAEz paso egin eta diska berria era librean deskargatu eta banatzeko jarri duela bere webgunean. 
  • Hurbilago, ukberri.net Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalak CC-BY lizentziapean jarri ditu bere webguneko eduki guztiak (testu, argazki, audio eta bideoa)
Albiste onak duda barik euskal kulturarentzat. Hizkuntza gutxitua izateak suposatzen duen muga ikaragarria kontuan izanda, zentzugabekeria da bere garapenerako muga gehigarri eta ez-beharrezkoak jartzea.

Bada oraindik, kulturaren negozio eredu hau iraultzeak, eredu berri libreak aurkitzeak, ezinbestean Euskal Kultura suntsituko duela esaten duenik. Hori dioenaren aurka nago, eta ozen diot. Kultura eredu honek ez die ez egile ezta kontsumitzaileei ere mesede egiten.

Egile ororen nahia da bere lanak ahalik eta hedapen gehiena izan eta interesatua leudekeen kontsumitzaileen gehiengo zabalenera heltzea, horrek ekarriko lituzkeen etekinekin (moral zein ekonomiko). Gaur egun nagusi den eredu itxiarekin, izan ahalko litzatekeenaren baino mugatuagoa da hedapen hori.

Kontsumitzaileen kasuan, aldiz, eredu librean, interesezko egileen lanak era errazago batean lortu eta eraldatu ahal izango lituzkete (esate baterako, euskarazko liburu bat Braillera pasaz). Era honetan, hasierako lanari hedapen handiagoa emango litzaioke, itsuak ez direnez gain, itsuek ere euskarazko liburu horretaz gozatu ahal izango luketelako. Noski, Braillean idaztean jarritako esfortsuaren truke, zilegi izan daiteke lan eratorria dohainekoa ez izatea. Askatasuna eta dohaintasunak ez dute zertan batera joan beharrik.

Bistakoa da, euskarazko sortzaile gehienak ez direla diruak bultzatuta sortzaile, nahia edo beharra sentitzen dutelako baizik. Etekin ekonomikoak lehen planoan jartzen dituztenak gure kasuan, bitartekariak dira, errentagarriak ez izateko arriskua duten lanak errefusatuz, sortzaile berrientzat horrek suposatzen duen zailtasunarekin.

Behin ikusita benetan nortzuei egiten dien mesede (eta noren kaltean) eredu murriztaile honek, agian merezi du kultura eredu alternatiboak eztabaidatzen, gauzatzen... hastea, baldin eta euskal kultura osasuntsua nahi badugu.

Itzartu, bada beste eredurik Elkar-ez haratago. Gizarte askeak, kultura askea behar du!

Info +: "Sé creativo" CC lizentziei buruzko animazioa, gazteleraz.

Nork: mikel.2008/05/04 21:32:06.159 GMT+2
Etiketak: euskara askatasuna kultura lizentzia_askeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak