1. Topsy
Elefante honek hiru pertsona hil zituen momentu desberdinetan, horien artean, zigarrokin bat jatera behartu nahi zuen bere hezlea.
Baina famatu egin zuena ez zen izan bere sen hiltzailea, baizik eta Thomas Edisonek (bai, asmatzaileak) elektrokutatu zuelako 1903an, Nikola Teslari bereziki eta munduari orokorki erakusteko zein arriskutsua zen bere ustez korronte alternoa (gaur egun etxeko entxufeetan dagoena).
2. Mary
Zirku bateko elefantea zen eta bera zaintzeko kontrataturik zegoen Red Eldridge gaztea hil egin zuen 1916an, argi ez dauden baldintzetan (bertsio arras desberdinak baitaude). Beranduago, urte horretan bertan, urkatua izan zen. Espektakulu triste zein nazkagarri horretara 2500 pertsona baino gehiago joan ziren.

3. Tusko
1962an bi zientzilarik galdera hau egin zioten euren buruari: Zer gertatuko litzateke elefante bati LSDa emango bagenio? Kasua argitu asmoz, Oklahomako zoo bateko elefantea zen Tuskori 297 miligramo LSD (gizaki batek normalean hartzen duenaren dosia baino 3000 aldiz handiagoa) txertatu zizkioten.
Tuskok tiro bat jaso balu moduan erreakzionatu zuen: lurrera erori zen, hilda balego moduan. Zientzilariak elefantea bere senera ekartzen saiatu ziren, baina alferrik, ordu baten ostean hilik zegoen jada.
Txostenean zera jarri zuten: "It appears that the elephant is highly sensitive to the effects of LSD"



Erantzunak
Nork: Jani.2007/11/28 00:08:58.593 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/janire/