Bihar eguerdian Milaneko transexual eta prostituten auzo hau utziko dut Venezia Mestrera joateko. Bertan, Belgradorako gaueko trena hartuko dut eta ezer okertzen ez bada astelehen eguerdian Serbiako hiriburuan egongo nintzateke (baina trenekin inoiz ezin da jakin, are gutxiago Italian). Dagoeneko 22 ordu pasatxo egin ditut tren barruan eta hasiera besterik ez da.
Gaur Brera museoa eta Milaneko eliza batzuk bisitatu ditut, Milaneko moda kale nagusiekin batera (Dolce & Gabanna, Armani, Gucci, Bulgari... ez da marka bat bera ere falta bertan). Benetan disfrutatzen ari naiz Italiako hiriburu ekonomikoan dudan egonaldia, naiz eta auzo ez oso gomendagarrian egon.
Saiatuko naiz Novi Sad edo Becej-ra heltzen naizenean nire berri ematen. Orain afaltzeko ordua da!
2007/06/29 20:14:54.217 GMT+2
Ekialderantz
Nork: mikel.2007/06/29 20:14:54.217 GMT+2
Etiketak:
uda2007
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat