Beno, hasi da jada aro gogorra: azterketak! Hiru astetan hor jo ta fuego ikasten aprobatu ahal izateko... Batzuk besteak baino finagoak dira kontu honetan baina, tira, ahal duguna egiten dugu.
Azterketetaz hitz egitea niretzako zerbait monotono, aspergarri eta depresiboa delako, beste gai bati ekingo diot: nire udako bidaia.
Aurreko batean komentatu nuen moduan, Serbiako Vojvodina errepublikara noa (Hungaria eta Errumaniako mugetatik hurbil), auzolandegi batera. Aitzakia honen pean, Inter-raila hartu eta bidaian joateko asmoa ere badaukat (erosia dut tiketa jada, baita lehengo trenen bileteak ere).
Bidaian nagoen denbora honetan (hilabete inguru), blog hau bidaia-koaderno bat bihurtuko da, anekdotak, bertako istorioak, kuriositate... eta beste kontatuko ditudalarik. Gutxi ez balitz, Twitter delako horretan kontu bat sortu dut, ahalik eta gehien eguneratzen saiatuko naizena, nire fan mordoek (bai, nahiz eta ezkutatu, asko zaretela jakin badakidalako) nire berri izan dezaten.
Ipiniko dut helbidea aurrerago, eta "badge" horrelako bat alboko barran ere, familiak, lagunek, kuriosoek... nire nondik-norakoetaz informatuta egoteko eta bide batez, 60.000 email idatzi behar ez izateko.
Egutegiko egunak zenbatzen nabil jada (22 geratzen dira) eta gogoak ditut bidaia hasteko.
Ba al zatoz?
2007/06/03 20:35:20.569 GMT+2
Bidaia prestatzen, azterketarako ikasten
Nork: mikel.2007/06/03 20:35:20.569 GMT+2
Etiketak:
bidaia
azterketak
uda2007
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat