Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/11 09:38:42.155 GMT+2

Beste irailak 11

Orain dela 34 urte, honelako egun batean, militar erreakzionario txiletarrak demokratikoki aukeraturiko Salvador Allende sozialistaren gobernuaren aurka altxatu ziren armetan. Lehenik, Valparaíso hartu zuten; azkenik, Santiago, non Casa de la Moneda (Presidentziaren egoitza) delakoa hegazkin eta tanke bidez bonbardatu zuten.

Kolpearen ondorioz sortuko zen junta militarreko buru zen armadako komandante nagusia, Augusto Pinotxet Ugarte, ohean hil zen lasai asko iaz. 33 urte lehenago, Allende, Fidel Castrok oparitutako fusilarekin eta ¡ALLENDE NO SE RINDE MILICOS CULIADOS! oihu eginez, kokotsean bere buruari tiro eginez hil zen.


Nork: mikel.2007/09/11 09:38:42.155 GMT+2
Etiketak: historia faxismoa txile | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak