Egunon danori!
Milanera atzo eguerdi ostean heldu nintzen trenean 20 bat ordu pasa ostean (hori bai sufrimendua). Eta orain, esperientziaz gozatzen ari naiz: Milaneko auzo "popular" (era polit batean esatearren) batean dagoen lagun baten ikasle pisuan nago, 32 urte dituen Cincuecento gorri familiar eta deskapotable bat gidatzen egon naiz (Ipiniko dut argazkia bueltan), vespa batean ere ibili egin naiz eta nola ez, "birra" edaten baita.
Trafikoa nahiko kaotikoa da (intermitenteak adorno hutsa dira eta klaxona denetarako erabiltzen da) baina herrialde arabiar batzuetako trafikora ohituta dagoen batentzat ez da hainbesterako ere ez.
Bart Milaneko tabernak ezagututa gaur ea Duomoa eta beste monumentuak ezagutuko ditudalakoan nago.
Zapatuan irtengo dut Belgradorantza, mantenduko zaituztet informatuta ahal dudan heinean. Izan ontsa!
2007/06/28 11:31:27.958 GMT+2
Bella Italia!
Nork: mikel.2007/06/28 11:31:27.958 GMT+2
Etiketak:
uda2007
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat