16 ordu trenean pasa eta gero heldu naiz Serbiako hiriburura. Eskerrak litera hartu nuen gaua pasatzeko trenean, bestela guztiz jasangaitza egingo litzaidakeen guzti hau. Orduak pasa ditugu Kroazia eta Serbiaren arteko mugan, lokomotoraz aldatzen genuen bitartean.
Hiri itsusia da Belgrado gehiena, hormigoizko etxalde komunistaz beterik, badauka ere txabolen auzo nahiko handi bat, mendebaldetik trenez heltzekotan primeran atzematen dena. Bihar goizerako dut hartua autobusa Becejeko herrira (nire auzolandegia dagoen herria alegia) joateko.
Bazkalostea da eta kristoren beroa egiten du hemen eta ez dabil ia inor kaletik, lo egingo dudan dendan ere horrelako beroak badaude, nire koitadua!
Bukatzeko esan beharra daukat mugikorrik gabe nagoela, ezin bainaiz konektatu Serbiako sarera, saiatuko naiz nire berri lehen esku jakin nahi duen orori telefono edo email bidez komunikatzen, arazoa ez bada konpontzen, noski.
2007/07/01 16:07:05.047 GMT+2
Belgradon
Nork: mikel.2007/07/01 16:07:05.047 GMT+2
Etiketak:
uda2007
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat