Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/06 12:06:19.231 GMT+2

Becej la nuit edo The Rocky Way to Becej

Auzolandegietan lan egitea kultura desberdinak, leku desberdinak ezagutzeko aitzakia merke bat dela gauza jakina da, baita bertan egiten diren parrandak ere.

Gureak gehienak ez dira izaten goizeko seiak arte, normalean hirurak inguruan joaten baikara dendetara. Afalostean, Tisa ibaian bainatu ondoren, herrira joaten gara pinta pare bat hartzen, segituan, futbito partidu bat jolasten dugu egunero (herriko txapelketan gaude) gauerdian.

Izerdi pixkat lasai botatakoan, berriro pote batzuk edaten joaten gara (kontuan izan hemen garagardo pinta 0.80 eurotan dagoela).
Tabernak itxi edo bota egiten gaituztenean, auzolandegira bueltatu bertan ere zerbeza batzuk atera (hozkailua garagardoz lepo dago) eta kitarra batekin hor egoten gara ordu txikiak arte -edo ordu hauek pasa arte- abesti irlandarrak kantatzen: Working on the Railway, The Rocky way to Dublin... Serbiarrek ere asko abesteko ohitura dute, gehien bat  abesti tristeak; niri esaterako, Kosovoko serbiarrei buruzko abesti batek oilo ipurdia jartzen dit entzuten dudan bakoitzean.

Dena dela, orain asteburua dator, beraz tabernak beranduagorarte egongo dira zabalik...

Nork: mikel.2007/07/06 12:06:19.231 GMT+2
Etiketak: uda2007 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak