Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/09 18:40:34.766 GMT+2

Becej International Fishing Contest

Auzolandegiaren hasieratik esan zidaten ea parte hartu nahi nuen, ez zitzaidan askorik gustatzen ideia, baina, azkenean amore eman nuen eta txapelketan parte hartu. Auzolandegiko boluntario bakarra nintzen bertan parte hartzen zuena eta denak nire inguruan zebiltzan ea dena ondo zihoan galdetzen.

Gero, Becej herriko arrantza klubeko presidenteak esan zidan niri esker, Becej International fishing contest izena jarri ziotela txapelketari, herriko mugetaz gaindi joan baitzen txapelketa.

Lehen aldia zen arrantzan nenbilela era erdi serio batean eta nire alboan nuen hungariar mozkorti bat izan nuen irakasle. Gosaltzeko, goizeko zazpietan, klubean bertan, goiz gogorrari aurre egiteko gosari Vojvodinar tipiko bat prestatu ziguten: ogia, txerri gantza eta era guztietako espeziak. Hori dena irentsi ahal izateko, rakija edo etxean destilatzen den aguardiente balkanikoa (50 bat gradu).

Nire poz eta ezusterako, txapelketa gazte kategorian irabazi egin nuen. Sari modura, domina, diploma, kalendario bat eta pare bat arrantza tresna eman zizkidaten. Egun batzuk pasa dira eta ez dakit oraindik zer egingo dudan opariokaz...

Nork: mikel.2007/07/09 18:40:34.766 GMT+2
Etiketak: uda2007 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak