Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/29 10:18:27.714 GMT+2

Bagoiak, ateak eta istripuak

Aurreko batean idatzi nuen Metrobilbaoren gainean, geltokien izenak zirela-eta.

Oraingo honetan, beste gai bat jorratuko dut, metroetako ate hiltzaileena hain zuzen. Nori ez zaio gertatu edota nork ez du ezagutzen metroan sartzean ateak itxi eta harrapatzea?

Jakin badakigu kanpaitxoak jotzean ez genukeela sartu beharko, baina presak edo itxaroten ez egoteko gogoak bultzaturik beti egongo da jendea sartu egingo dena.

Bart, gaueko hamarrak aldera etxera bueltatzen nihoala, Leioako geltokian gazte bat orduan sartzen saiatu zen eta aurpegian itxi zitzaizkion ateak, bekoki osoan arrakala sakon bat eraginez. Botatzen ari zenaren odol kantitatea zela eta, bagoiko batzuek lagundu zioten, baita hurrengo geltokian, Lamiakon, jaitsi ere. Honelako kontuak ikustean, zirrara ekiditea ezinezkoa egiten zait.

Jendea aldatuko ez denaren premisa harturik (presa beti egongo da hor honelako gizarte honetan), zergatik ez ateak ixteko era aldatu horrelako istripuak ekiditeko?

Nork: mikel.2007/09/29 10:18:27.714 GMT+2
Etiketak: istripuak metrobilbao ateak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak