Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/26 14:00:52.316 GMT+2

Azkenean, Vojvodina

Uda gainean dagoela eta, hasi naiz jada planak egiten -beno, egia esan, hasi eta ia-ia bukatu-. Auzolandegi batera joateko asmoa dut, iazko esperientzia ederra errepikatzeko asmoz.

Dena den, sinesmen, printzipio edo militantziagatik, gobernuek antolatu, propaganda egin edota bultzatu egiten dituzten auzolandegietara joateari uko egitearen erabakia hartu nuen aspaldi (Eusko Jaurlaritzaren Gazteaukera kasu). Nahiago ditut gobernuz kanpoko erakundeek antolaturiko auzolandegietara joatea, berauen aktibitate maila igo eta, bide batez, erakundeak eurak indartzeko.

Auzolandegiak beste herri bat (auzolandegikoa) eta beste kultura (auzolandegiko partaideena) batzuk ezagutzeko aukera paregabeak dira, jende berri pila bat ezagutzen delarik. Hemendik gomendatzen dizuet esperientzia, bai gazteei eta baita gazte ohiei ere (zergatik ez?).

Aurten, Vojvodina errepublikako (Serbiako federazioaren barruan) Becej herrian egongo naiz bolondres, bizikletak konpontzen, uztailaren hasieran eta,  Balkanak ezagutzeko parada ezinhobea izango delakoan dago. Beraz, auzolandegia eta turismoaren artean, hilabete egongo naiz etxetik at. nire kalkuluen arabera.

Garai horretan, blogak utziko dio bere blog izaerari eta lagun, guraso eta kuriosoei nire berri izateko tresna bihurtuko da (irakurle ezagunak lasaitzeko zio nagusi baina ez bakarrarekin).

Baina beno, uda baino lehen, azterketak daude erdian, horregatik erdi-prestatu dut hau, azterketa garaian burua azterketetan izateko, eta ez Belgradon.

Nork: mikel.2007/04/26 14:00:52.316 GMT+2
Etiketak: bidaia auzolandegiak uda2007 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak