Becej herrira heldu nintzen atzo, bertako Goranski parkera hain zuzen ere. Bertan dago gure kanpamentua eta bertako gazte elkartearen egoitza (sukalde, komun eta internetarekin).
Herri lasaia da, multikulturala (Hungariar eta Serbiarrak dira gehiengoa). Jendeak orohar harrera ona egin digu eta oso pozik gaude bertan. 10 nazioarteko bolondres eta 10 herritar gaude proiektuan sartuta. Proiektu honen ardatz nagusia esperientzia interkultural bat izatea delarik, bizikletak konpontzearen aitzakiapean. Kuriositateak batzuk: Bi eliza nagusiak (katoliko eta ortodoxoa) elkarren alboan daude, herri multikulturala izateaz aparte interkulturala dela ere erakutsiz, Balkanetako per capita bizikleta kopuru handiena dago herrian eta Serbiako garagardorik onenaren pinta bat (Lav) 60 dinaretan ordaintzen da (80 euro cent).
Laburtuz, herri ikaragarria da eta lehen momentutik nauka katigatuta...
2007/07/03 12:44:27.863 GMT+2
Auzolandegian
Nork: mikel.2007/07/03 12:44:27.863 GMT+2
Etiketak:
uda2007
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat