Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/13 12:20:18.257 GMT+1

Aurpegi Gabeko Hautagaia

Azkenaldian ikusi diren hautagai politiko ez-ohikoenen artean merezi du Aurpegi Gabeko Hautagai italiarraren istorioa kontatzea. 2005ean, hurrengo urteko hauteskunde orokorrei begira, L'Unione-k (ezker eta zentroko alderdiak bateratzen dituen koalizioa) bere hautagaia nor izango zen aukeratzeko hauteskunde primarioak deitu zituen -esan beharra dago, Italian, hemen ez bezala hauteskunde horietara herritar guztiak daudela deituta, ez alderdiko militante edo afiliatuak bakarrik-.

Urriak 13, hautagaien aukeraketa prozesua bete-betean zegoela, inork espero ez zuen zerbait gertatu zen. Aldi berean, hamabi hiri desberdinetan Aurpegi Gabeko Hautagaia sartu zen jokoan, zeinak ostarkuaren koloredun pasamontaƱas batekin (buru-estalki hitza ez zait batere gustatzen) hauteskundeetan parte hartzeko bere intentzioa azaldu zuen. Hau izan zen ezker autonomoak eta okupaturiko zentro sozialek asmaturiko era hauteskundeetan parte hartzeko. Hautagai honen bidez, politika munduan sartu ezin zuen jende guztia ordezkatu nahi zuten, bere ideiak azaltzeko ahotsik ez zuena eta bide batez, herriaren parte-hartzearen promesa faltsua agerian uzteko asmoz. Hautagaiaren esanetan: "Ezer gabekoak asko dira, ezin dira guztiak ordezkatu. Horregatik guk aurpegi gabeko (anti)hautagai bat aurkezten dugu: prekarioa, emakumea, mestizoa, okupa, gay, umea, lesbiana, etorkin, pertsona edadetua, langabetua..."

Demokrazia modernoa denok osatzen dugula esaten dutenen kontra egiteko ekimen orijinala izan zen hau, herritarrek herritarrei zuzenduriko mezu argia. Uste dut badugula horren gainean gogoetaren bat egiteko aukera (edo beharra).

Eta artikulu honekin ematen diot hasiera blog berri honi.


 

Nork: mikel.2007/02/13 12:20:18.257 GMT+1
Etiketak: politika kuriositateak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Mikel

Munduko zorte onena opa dizut zure enpresa berria den blog honetan.
Ez naiz sartuko politika kontuetan, badakizu nola pentsatzen dudan XD

Besterik gabe, agurtzen naiz.

Rikki

Nork: Rikki-Tikki-Tavi.2007/02/13 21:08:23.088 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak