Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/26 14:42:37.184 GMT+1

Atzo eta gaur egungo sexismoa

Gaurko artikulua jorratzeko, inpaktatu nauten bi irudi ekarri ditut hona. Agian ez dira egoeraren adierazgarririk garbienak izango, baina beno, nire ustez ematen dute zer pentsatu.



Lehen adibidea, mahai-joko baten kutxako irudia da, zorionez ez dena jada erabiltzen. Hor ikus ditzakegu aita-semeak diruditenak batak bestearen itsas-armata hondoratzen, oso dibertigarria ematen duen joko batean. Eta ama-alabak, non daude? Sukaldean, txintxo-txintxo etxeko lanak egiten.



Bigarren adibide hau, zoritxarrez, gaur egungoa da. Berau, kotxe marka ezagun batek Bogotan (Kolonbia) egingo duen kotxe erabilien azoka promozionatzeko diseinaturiko kartela da. Bertan, Paula Hernández delakoaren irudia agertzen da, bere adina eta egoera zibilari egiten diolarik erreferentzia.

Zuek erabaki ezazue, bi irudien arteko desberdintasun denborala ikusita, zerbait aldatu al da?

Oharra: Jarritako irudiak ez dira libreak, beraien jabeari dagozkien egile eskubideak dituzte.

Nork: mikel.2008/03/26 14:42:37.184 GMT+1
Etiketak: sexismo irudiak lotsagabetasuna gizartea | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Pena bat da holako gauzak ikusi behar izatea... tristea benetan

Nork: Nagore.2008/03/26 18:54:28.457 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak