Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/19 17:52:51.435 GMT+2

Atxiloketak

Zorionak denoi. Heldu da zuzenbide estatua udalerrira, heldu da justizia eta honelako ekintzekin batera, helduko omen da bakea. Zuzenbide estatuaren sendotasunaren eskutik (aspaldi ondorioztatu nuen zuzenbide estatu terminoa errepresioaren eufemismo hutsa zela) helduko gara autoemantzipaziora, berak egiten baikaitu handi.

Ironia alde batera utzita, Madrilen, atxiloketok gero eta gorroto gehiago sorrarazten dutela eta errepresio eta bide polizialetik ez direla inoiz gauzak konponduko laister konturatzea espero dut.

Poztuko nintzateke ere, herrian atxiloturikoak laster, berriro ere jaietan, parkean, tabernetan... ikusiko banitu. Ordurarte, beste askorekin batera, itxaron egingo dut.

Nork: mikel.2007/10/19 17:52:51.435 GMT+2
Etiketak: errepresioa atxiloketak zuzenbideestatua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak