Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/19 09:37:49.991 GMT+2

Adierazpen askatasuna Guggenheim museoan

Ezinezkoa da albo batera mantentzea, Guggenheimaren urteurrenak dena estaltzen baitu, eta niri, ene ikuspuntua azaltzeko zirrara sortu zait.

Atzo, Guggenheim museoaren parean España y Libertad izeneko taldeak kontzentrazioa-edo egin zuen: megafonoarekin, eskuorriak banatzen, pankartekin...  Banaturiko eskuorritan honako hau jartzen zuelarik:

La exposición Chacun á son goût –Cada uno a su gusto que usted esta a punto de ver no refleja en absoluto la realidad de lo que sucede en el País Vasco. Los vascos somos parte de España, nación que hemos contribuido durante siglos a formar, junto a otros muchos españoles. No existe un pueblo vasco oprimido por España, sino una minoría violenta que ha privado de libertad a este pueblo para imponer su demente deseo de independencia.

ETA, no es un movimiento de liberación. Ni la Guardia Civil es un ejército de ocupación.

Por ello cuando vean las fotografías de ahí dentro, no olviden que ETA y Batasuna son una banda terrorista que ha asesinado en España a más de 800 personas, incluidos niños recién nacidos.

No se dejen engañar, las únicas víctimas que existen en Euskadi son las víctimas del terrorismo de ETA.

Orain arte, dena normal, espainolistek ere badute euren iritzia plazaratzeko eskubide osoa.

Baina nik, gogoan dut baita aurtengo abuztuak 16an gertatu zena leku berean (puppy-ren alboan): Iratzarrik (Aralarren gazteria) "Denon artean independentzia" kanpainaren barruan Guggenheimaren ondoan zegoen hesi batean pankarta bat jarri zuen independentziaren alde.

Seguratek ez zuten asko tardatu eta identifikazio lanak egiteko ertzaintzari deitu zioten, baita azkar etorri ere. Esaterik ere ez da pankarta kendu egin zutela, nahiz eta la Salveko zubiko hesia izan. Emandako arrazoia, museoko eremua erabilpen publikorako zen lur pribatua zela.

Nire galdera hauxe da: zergatik España y Libertad taldeak montatu dezake horrelako ekitaldi bat eremu horretan, eta Iratzarrik ezin du pankarta triste bat jarri eremu horretatik hurbil? Ba al da pribilegiorik?

Nork: mikel.2007/10/19 09:37:49.991 GMT+2
Etiketak: españaylibertad independentzia guggenheim iratzarri | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gehien bat Iratzarrikoak direlako (normalean Iratzarriko pankartek ere Ertzaintzek ez diren beste batzuk kentzen dituzte, esperientziagatik diñot), nahiz eta askok ez dakiten nortzuk diren. Independentzia eta horrelakoak jarrita, ikaratzen dira.

España y Libertad eta horrelakoek eskubide guztiak dituzte edozer gauza egiteko eta edonon, euren helburua bakarra probokatzea denean. Hori da Estatu honek daukan legeria: batzuentzat erraztasun guztiak, beste batzuentzat ez.

Nork: Nahikari.2007/10/19 11:41:53.704 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak