Eta denak berdin (txarrago ez bada) dirau.
Hainbat gerra, hilketa, kanporaketa, errepresio, sasi-bake akordio... ikusi dira azken 60 urteotan. Azkena oraintsu, Estatu Batuetan. Eta hau ere porrotera kondenatua dago, beste aurreko akordio guztien modura.
Lau dira edozein bake itun seriotan akordioa lortu beharko liratekeen kontuak, zerrendako lehenengo biak garrantzitsuenak izanik:
- Errefuxiatuen bueltatzeko eskubidea
- Jerusalemen subiranotasuna
- Estatu Palestinar independente eta subiraua
- Amnistia
Khan Younis, Shu'a Fat edo antzerako errefuxiatu zelai batean bizi diren errefuxiatuen miseria, ezinegona eta sufrimendua, aldiz, oso erreala da, eta gero eta gordinagoa.

Ezkerrean, Shu Fat errefuxiatu zelaia, eskuinean kokaleku Israeldarra eta erdian, lotsaren horma

Shu Fat errefuxiatu zelaia
Esan beharra dago, Shu Fat hobetoen dagoenetariko Errefuxiatu zelai bat dela, beste batzuetatik argi-urteetara.
Eta gero harritu egiten gara bizitza hobe baten bila bere buruaz beste egiten dutenak daudelako, bonbadun gerriko bat jarrita...



Idatzi artikulu bat