Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/22 23:15:39.798 GMT+1

5 kuriositate nire gainean

Nahikarik eginiko "eskaintzari" (El Padrinoren zentzua eman nahi diot eskaintza hitzari, hortik kakotxoak) kasu eginez, nire gainean bost kuriositate idatziko ditut...

1- Ez naiz futbolzalea eta ez da denbora asko klasekide baten esaldia neurea egin nuela: nahiago nuela guardia zibila izan Athletic-en bazkide baino (badakit honek polemika eta zer esan HANDIA ekarriko duela, baina esan egin nuen)

2- Italian ikasbidaian geundela, Erroman kotxe ofizial, militar eta kaleak moztuta zeudela konturatu ginen eta, horietako batean, bizkartzain hodei bat ikusi genuen, ofiziala zirudien eraikin batean sartzen. Geroago, hedabideen bidez ondorioztatu genuen Condolezza Rice izan zela bisitan.

3-Nahiz eta fededuna ez izan, musulmanentzako sainduak diren bi meskita jakinetan sartzeko Islamera konbertitzeko zorian egon nintzen (ez musulmanek galarazita baitute sarrera bertan). Gero, amamek hartuko luketen disgustuan pentsatuta, ideia baztertu nuen.

4- Egunero, 4-5 aldiz begiratzen dut emaila, korreoren bat topatuko dudalakoan, gehienetan, zerbait heltzen bada, SPAMa izaten da

5- Klasearekin Astigarragako sagardotegi batean afari batean nengoela, txotxean nire basoa bertan zegoen 50 bat urteko aborigen batenaren aurretik ipini nuen, justu bera sagardoa hartzera zihoanean. Oraindik gau batzuetan iratzartzen naiz izerdi patsetan bere sumin aurpegia burutik kendu ezinik.

Beno, nik ez diot marroi hau inori pasatuko, nahi duenak egin dezala antzeko zerbait bere blogean eta ez duenak nahi ez dezala egin. Bide batez, gonbidatu nahi nituzke blogaren irakurleak bertan komentarioak uztera, nire egoa elikatzeko behintzat (badakidalako asko zaretela irakurri eta komentariorik uzten ez duzuenak)





Nork: mikel.2007/02/22 23:15:39.798 GMT+1
Etiketak: ni nabarmendutakoa | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aber, askok esan didazue ea benetan guardia zibila izan nahi dudan edo nola esan ahal dudan holakorik... BEHIN esan nuen, parrandan nengoela, eta anekdota moduan jarri.

Nork: mikel.2007/02/22 23:31:40.616 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia

Eneeeeeeee! Mikel guardia zibila ;-) benga ondo izan jarto! mosu haundi bat

Nork: Jani.2007/02/22 23:38:23.204 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/janire/

Guardia Zibilarena baino, beldur handiagoa ematen dit gizon horren aurpegia txotxean edalontzia sartzerakoan.

P.D: Uste dut, DVDarekin izan nuen esperientzia askoz txarragoa dela...

Nork: Nahikari.2007/02/23 02:08:39.568 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/begietatik

Entzuten badut nik hori....guardi zibilarena...no me jodas....

Benga bihararte Mikel!

Nork: Olatz.2007/02/25 22:39:14.378 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak