Guten tag! Wie geht es dir?
Itzuli gara oporretatik azkenien, Werchter, Nederland und Deutschland, apur bat Östreich ta Schweiz be bai.
Hau Festibaleko lehenengo eguneko argazkixe da MUSE-n kontzertuen, festibaleko onenetakue. Honatx eguneko ene kronikatxue:
28 arratsaldien iritsi ginen Werchterrera, aparkau, denda montau ta 9rek inguruen kontzertu gunera. Kriston montajie euen, txiringito, taska etabar. Enormie zan. Arinau beste kontzertu batzuk galdu giñuzen, baña bueno, inportantienak ez. Pulserie jarri oskuen, apur bat registrau da barrure. Eszenatoki nagusixen Marylin Manson jauna, bere ohiko margo alai eta polittekaz, pinpilin. A ze grazia dekon mutil honek taula gainean, danok dakigu zelako edukaue dan. Bere ahots goxuaz gozatzeko aukerie eukin giñun. Kontzertue ondo egon zan, the beautiful people-en soinue jun arren batzutan. Baina musikalki baino atentziñue deitzen destakau zaben gehixau, entering the microphone into the fucking potros, showing his button, ta holan. Aizkoriegaz behi bat erdibittu zabenien zipriztinek lehenengo filako publikue zikindu zabien baña… Ordu beteko emanaldixen eat me drink me diska berriko ta lehenauko abesti ezagunek jo zabiezan. Ondo pasau giñun, jaialdiko lehenengo kontzertue zan. Ganera, bideokamarie kolau neban ta apur bat grabau ahal ixen giñun (ur botellin bat neuken poltsan ta eztoztien sartzen itxi, ta kon el kuento despistau ein zien ta kamarana enterau bez).

Ostien Piramid Mark-en Beastie Boys hasi zan. Pentsetan giñun hiru rapero urtengo ziela, baña talde bat urten zan, the blues Brothers eran. Apur bat ikusi ta barriro eszenatoki handire, gabeko ikuskizunik flipantienetakue hasi bizan da: BJÖRK.
Inoz ikusitako zorakeririk haundixenetakuek ikusi bier ginuzen egun horretan. Antza, jartaden egune zan lelengue. Islandiarrak haize orkestra bat zeuken beregaz, espazioko gerlari eta teletubien arteko hibridazio zibernetiko bat, kon banderitas en el bolo, ta dantzan, graziosue zan. Laser berdiek goittik pasetan zien hegazkinetarantz apuntetan, soinu arraruek, teklau estraino bat marrazkixek eitten zabena... You flip! Jendie hipnotizaute.

Kontzertue amaittu ta gero, hango postuetan zeozer afaldu ta lekue hartzera, gabeko konzerturik haundixena ikusteko: MUSE.
Ikaragarri egon zien, beti bezala, itzelezko montajie, soinue, argixek, irudixek, pantaila erraldoiek, Matten falsetiek... Traje gorri luze bategaz jantzitte, gitarrie be gorrixe ta pantaila taktildune eskutan urten zan Matt Belamie, elegante. Pianue ta bateria kristelezkuek. Black Holes and Revelations, Absolution, Origine of Symmetry eta Showbiz-eko kanta batzuk be jo zabiezan, ordu terdi inguru iraun zaben kontzertuen. Bilbokoaren antzekue ixen zan, baña apur bat desberdine, giro gorrixaue. Bateria ez zabien hasieran pantailadun prismagaz tapau gero destapetako, ta introana bukaeran jo zabien, globo zuri haundixekaz. Antzeko montajie, tipo espazial.
Knights of Cydonia, Hysteria, Butterflies and Hurricanes, Stockholm Syndrome, Feeling good, Plug in Baby, Invincible, Micro cuts,,, jendie emozionaute, saltoka, bueno, gu hasten ginen askotan, apur bat aurrerau sartzeko. Zati batzuk grabau nebazen, Starlight, Supermassive Black Hole, New Born kantetan adibidez, edota Invincible-ko gitarra solue. Enormie, espektakularra.

Euregaz amaittu zan egune. Postre goxue lenengo egunerako ta festibala hasteko. Pantailan good night ta danok manifan kanpinera, hurrengo egune luzie ixengo zan ta.
Hurrengo egunetan: Metallica, Pearl Jam, QOTSA, Arctic Monkeys, Kaiser Chiefs, Keane, Killers, Kooks, Kings of Leon, Chemical Brothers, Snow Patrol,,,
Erantzunak
Ondio ez dot inoiz Muse zuzenian ikusi, baina zuk idatzitxakua irakurritxa kriston inbidixia sartzen jat.
Muse asko gustatzen bajatzu nahi bozu nere blogian idatzitako artikulu bat irakurri: http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy/muse-apokalipsisaren-zaldunak
Nork: Demonocrazy.2008/01/07 09:58:04.764 US/Central
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy