Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/24 20:57:16.792 GMT+1

Normalitatea eztarritik iruntziarazi behar al digute?

Gure auzokideak arriskutsuak omen dira, humanitatearen bizi iraupena kolokan jartzerainokoak, apika. Gorbatadun korruptu guztiak baino gehiago, ziur baietz. Interpolen ustez, hauek dira gazteek gindako delitu beldurgarrienetakoak:

  • Herri bazkari baten antolaketa
  • Mus txapelketa ilegala
  • Futbol 7 partidua: zazpi herrialdeen aldeko gorazarre subliminala
  • Kontzertu zaratatsuen antolaketa
  • Koadrilen arteko jolasak egin, kalean jolastuz, telebista aurrean egon ordez.
  • Euskaraz bizi, lengua comun arriskuan jarriz.
  • Auzolana, jendearen parte hartze aktiboa sustatzea
  • Irudimena erabiltzea
  • ...

Un paso hacia la Paz, hori esan du Francisco Lopezek, Madrilgo alderdiak EAEn duen delegatuak. Berrogei gazteren etxean gauez sartu, komunikabide guztien aurrean trofeoa erakutsi, eta orain batek daki nongo zulotara eraman dituzten, inkomunikaturik, Nazio Batuen esanei uko eginez. Egun batzuren buruan  kalean izango dira, beharbada, baina kontatzeak ez du egunkaririk saltzen. 

Azkenaldian, bakeranzko pausu bakoitza belarrondoko batez agurtzen da. Arrazoiaren aurrean indarra erabiltzea besterik ez zaie gelditzen. Gerta daitezkeen balizko eskenatoki guztiak, zabaltzen ari diren eta zabalduko diren ate guztiak itxi nahi dituzte. Herri honetan jakinmina, ekina, ilusioa, elkartasuna, auzo lana eta antzeko hiztegia egunerokoan darabilen gaztea zigortzen da, ezerosotasuna sortzen du, ezta?

Nahiago dute telebistan saltzen dioten oro sinisten duen gazteri prefabrikatua, botiloia egiten duena, zaborjale teledirijituak, iniziatibarik gabeak. Geldirik dagoen gizartea nahi dute, hormarik zikinduko ez duena, hiritar pulkroa, automata indibidualista; jai herrikoi, alternatibo eta patehartzaileak antolatu ordez Kokakolaren fiesta pribatuetara doazenak, demayorkieroserpromotorinmobiliario-ak. Alderdikide korruptuak eraman ordez, gure herriko edozein bizilagun euskaldun aukeratzen dute antzerkian parte hartzeko, mucha mierda, bai.

Hau guztia normaltasunaren bidean kokatzen da. Antzarrei bezala, ahoa zabaldu eta, enbutua eztarriraino sartuz, normaltasun guztia iruntziarazi nahi digute, demokratikoki.

Probokazioari indarkeriaz erantzutea nahiko lukete batzuek, horren esperoan leudeke. Euren jokoan erortzea erreza litzateke, eta aitzakiatzat baliatuko lukete, orain arteko gertaeren bilakaera logikoa aintzat hartuta. Beharrezkoa da, ordea, irtenbide demokratiko baten alde egungo ildotik lanean jarraitzea, eta probokazioari men egin gabe bide politikotik apustuari eustea, borondatea duenarekin indarrak batuz.

 

 

Nork: Lander.2009/11/24 20:57:16.792 GMT+1
Etiketak: euskalherria politika euskal herria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Markatutako bidetik aldendu eta hor duzu saria. Borondate oneko jende asko dagoela uste dut, baina zuk "automata" denominatzen dituzunak gehiago dira dudarik gabe. Ez dakit noiz etorriko den bakea EHra, baina tamalez, uste dut, legislazio honetan ez dugula horrelakorik biziko.

Nork: Demonocrazy.2009/11/25 11:31:15.346 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Mugitzen den eta zirikatzen duen gazteriaz beldur dira, nahiago dute lokartuta dagoena. Nonbait urduri daude, argumenturik ez eta edozein eztabaidari era horretan erantzuteko. Legealdi honetan zaila izan daiteke, baina tarte horretan pausuak emateko astia dago, aurrera begira.

Nork: Lander.2009/11/26 13:16:32.729 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak