The Ramones Bilbon! Jai itzela atzokoa Kafe Antzokian , punk eta rokanrol gaba Marky Ramone eta bere lagunekin.Giro beroa sortuz, errepertorio zabala eskaini ziguten, denok ezagutzen ditugun abestiak joaz. Estetika zaindua, abeslaria ere paperean sarturik, oso ondo karakterizatuta, ahotsa bezalaxe,eta soinua fidela. Hogeitahamar bat abesti Ramonetar jo zituzten eta jendea zoratzen, dantzan, saltoka, Kafe Antzokia lepo eginda, goraino beteta. Rock 'N' Roll High School, Sheena is a Punk Rocker, Pet Semetary, Sha-La-La-La,,, Diskografia osoari errepasoa eman zioten. Kontzertua bukatzeko eta jaiarekin jarraitzeko Do You Remember Rock 'N' Roll Radio?, What a wonderfull World, eta Hey Ho Let's Go!
Kontzertua "Ramones 30th Anniversari Tour" Mundu bira barruan kokatzen da, aukera bakarrenetakoa Queenseko banda mitikoaren esentzia Erramundarra zuzenean gozatzeko.

Idatzi artikulu bat