Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/20 18:19:10.084 GMT+2

Euskal Selekzioa

Gaur jolasten du gure selekzioak Venezuelaren aurka. Lehen aldia izango da 70 urte ondoren Euskadiko taldeak Atlantikoa zeharkatzen duela, gerra garaian Ameriketatik zehar jokatu zuen hura gogoratuz. Izaera ofiziala duen baina oraindik ofizialki ofizial ezin izan daitekeen partida jokatuko da, Venezuelan ospatuko den Copa America-ko sede ofiziala izango den estadio eraberrituaren inaugurazio ofiziala izango dena.
Inaugurazioa, behintzat ofiziala da. Lehiaketak oihartzun internazionala duenez, gure selekzioak eta vino tinto deitzen dutenaren arteko norgehiagoka azpimarratzeko albistetzat jo beharko litzateke.
Ikusiko dugu zein den gure inguruko komunikabideetikako informazioa. Imaginatu Eurokopa Ingalaterran jokatzen dela eta Wembleyko estadio berria Ingalaterra eta Euskadiko selekzioen arteko norgehiagokak inauguratzen duela. Oso aukera ona dugu gure selekzioaren aldeko aldarrikapena munduari erakusteko.

Nork: lander.2007/06/20 18:19:10.084 GMT+2
Etiketak: selekzioa euskal kirolak herria futbola euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak