Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/12/04 18:28:56.911 GMT+1

Erakundeek elkarretaratzeak egin zituzten

Elkarretaratzeak egin ziren atzo instituzioen aurrean. Va a haber un paro de cinco minutos esan zuen norbaitek. Atxilotuengatik izango da, ezta? Ez ba, guardazibilen aldekoa egin nahi omen zuten. 39 herritar iritzi delituagatik gorbatadun demokraziaren izenean bahitu ondoren, non dago instituzioen babesa? Ahoa haizez betetzen dien kondena hitza? Ez da beraiengandiko babes hotza behar dugulako -herriak ematen baitu benetako beroa, barrutik irteten dena, zintzoa, un minuto de silencio eta  condena hitzek ematen ez dutena-, baizik eta, gure ordezkariak izanik, herritar guztion alde egitea eskatu behar zaielako. Beraien erantzunkizuna delako. Inongo estatu demokratikorik ez delako zilegi 39 herritar -nor den nor jakin gabe, beren gizatasuna ezagutu gabe- gartzelaratzeko. Ez dugulako sinisten. Baina ez, ez dute aurkako hitzik esango. Atzo, batzuek bat egin zuten, beste behin, Espainiatik egindako gonbidapenarekin, eta bost minutuko paroa egin zuten beraiek dakiten era elegantean biolentzia –bakarra, antonomasiaz- salatzeko. Guztiak beren demócrata karneta erakutsiz. Biolentziaren kontra eta gurdizibilaren alde.

Kontua da, zorionez edo zoritxarrez, denok ezagutzen dugula elkar herri txiki honetan, guztiok ezagutzen dugula makrosumario horretan herriaren alde era baketsuan lan egiteagatik sarturiko norbait, eta horregatik ez dugula kanpotik datozen haiek emaniko arrazoi eta aitzakietan sinisten. EBB-ko buru berria ere argazkian dotore, nire bizilaguna eta berea –ezagutzen duena, etxe bloke berean bizi dena-, barruan dagoen bitartean. Aukera dute, oraindik, erakundeek 13ko eguerdian egingo den ordu bateko geldialdiarekin bat egiteko, bost minutuko argazkirako ez bada ere.   

 

 

Nork: Lander Azaola.2007/12/04 18:28:56.911 GMT+1
Etiketak: euskalherria 18 98 bakea demokrazia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak