Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/08/14 20:00:19.570 GMT+2

Donostiako Aste Nagusia

Donostian Aste Nagusian murgildurik omen dabiltza. Badirudi, hala ere, eta jende askorentzat, guztiz murgiltzerik ez dagoela. Ez, ez da Kontxako hondartza itsas beheran delako, baizik eta jaiak bizitzeko beste era lasaiago bat dela, esan dezagun, izan daitekeela. Askok diote kanpokoentzat begira egindako jaiak direla, edo asko ikusi baina gutxi ikutu; alegia, jai herrikoiagoak behar direla, jendearen parte hartzea bultzatu behar dela. Hona hemen udalak proposaturiko jaien kartela:

Aulki bat su artifizialei begira. Lasa-lasai, hondartzan eserita, izozki goxo batekin, noski, jaietako estanpa tipikoa. Ondoren, txoznarik ezean, Kurtsaaleko terrazetara joan gaitezke zerbait hartzera.

Eskerrak atzo piratek portu zaharretik irten eta Kontxako hondartza inbaditu zuten abordaian, atzerritarren begi zabalen aurrean, jai eredu alternatibo baten alde, jai herrikoien alde.

Nork: lander.2007/08/14 20:00:19.570 GMT+2
Etiketak: astenagusia donostia jaiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak