Gaur goizean ezagutarazi dute Bilbao BBK Live jaialdiko kartela Bilboko udaletxean.
Egun batzuk lehenago Red Hot Chilli Peppers talde Kaliforniarraren baieztapena jaso ondoren, eta, jaialdiko buru izango zirela pentsatu ostean Last Tour International-ek emandako prentsaurrekoan jaso dugu berria:
METALLICA eta IRON MAIDEN Bilbon izango dira! Hirugarren egunean Fito eta Fitipaldiak izango ditugu kontzertu buru.
Jaialdiak asteburu bitan banatuko da, Ekainak 21-22 eta 28-29.
Talde hauez gain egungo panorama musikalean indartsu dabiltzan talde gehiagoren serenad eman dute, hala nola Incubus, Stone sour,Within Temptation, Mastodon, Kula Shaker…

Euskal taldeei dagokienez, Fermin Muguruza, Fito eta Fitipaldiak, Berri txarrak eta Metallicaren telonero izango diren Biok talde galdakoztarra.
Badirudi, iaz jaiotako jaialdiak oinez egiten ikasi duela jada.
Erantzunak
Aupa lander! handik ibiliko gaituk, gure belarrieri musika ona jaten ematen, gure bihotzek musikarekin batera taupadaka jotzen duten bitartean... SALTOKA!
muxuak unibertsitatetik
Nork: lizza.2007/04/04 11:53:13.685 GMT+2