Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/23 00:42:55.469 GMT+2

Zarauztik Uberarako bidea

Argi dago: dispertsioak ez du laguntzen.

Irailaren azken igandean Uberara joan ginen, egundoko plana geneukan: Uberan bazkaria antolatuko zuenik bazegoen, arratsaldean bueltatzeko kotxerik ere ez zen faltako eta sei ginen bizikletaz Zarauztik Uberara joatekoak. Bidea erabakitzeko garaian aukera asko eduki genituen kontuan, gogorrena gogorregia zenez baztertu egin genuen (Zarautz - Meaga - Zestoa - Endoia - Azurki - Azkoitia - Elosua - Bergara - Ubera) eta, errazena izan ez arren, aldapa bakarreko bideari ekin genion: Zarautz - Zumaia - Azpeitia - Azkoitia - Elosua - Bergara - Ubera).

Hasieran Thonyk patxangero eta horrelako loreak bota zizkigun motel ginoazela adierazteko, eta tiraka hasi zen. Pott egingo zuela abisatu genion, baina burua gogorra edukitzeak zer egiten duen: tira gehiago! Azpeitiraino bi taldetan joan ginen, atzekoak hurbildu ahala Liando eta Thony gaiztakeriatan hasten ziren... Azkenean Azpeitia eta Azkoitia arteko bidea seiko taldean egin genuen, kuadrila bakarra bagina bezala.  Azkoitixen ura hartu eta Elosu aldera doan bideari ekin genion, aldaparen nondik norakoak irudian ikus daitezke. elosuaHasieratik Imamolek aurrean iristeko asmoak agerian jarri zituen, eta Liandoren imintzioei erantzun egin zien. Thonirekin aurreko hirukotea osatu zuen. Xubik poliki joango zela erabaki zuen, eta bai poliki joan ere! Nik nire martxari heldu nion, eta atzetik Mikel zetorren antzeko martxan. Hasierako aldapa gogorrenak igarotakoan aurreko hirukotea apurtuta zijoala ikusi ahal izan nuen, baina derrepentean ezkerreko bola igotzen hasi zitzaidan, hori bai dela putada! ezkerreko txorkatila ezin dudanez mugitu, ezin izan nuen bola igoera geratu, eta gutxienez leporaino igo zitzaidan. Eskuineko oina lurrean jarri eta, minaren minez, kalapiesetik ezkerreko oina atera ezinean egon nintzen. Zein luzea egin zitzaidan une hura! Halako batean bizikletatik jeistea lortu eta hanka luzatzea lortu nuen, horrela, poliki-poliki bola bere lekura itzuli zen. Patetikoa! Mikelen zai geratzea erabaki nuen, eta bera iritsi zenean biok ekin genion aldapari. Berehala iritsi ginen iturrira, bertako ur freskoa eran eta aurrera egin genuen. Ordurako aldapa gogorrenak igaro genituen, baina Mikel ezinean hasi zen. Aldapa gutxiko lekuetan ere ezin omen zuen aurrera egin: plakiak jota zegoen. Pare bat aldiz bizikletatik jeitsi behar izan zuen, eta oinez pixkat egin ondoren berriz bizikletaz saiatzen zen. Jateko ezer ez geneukan, beraz ezer gutxi egin genezakeen pajara gainditzeko... Eskerrak goian taberna dagoen. Salda eta pintxoa hartzeko aukera izan genuen. Gainera Thonik ere pott egin zuela jakin genuen eta Xubik Mikel eta biok harrapatu ez izanak ere zer esana eman zuen. Pentsa, bola igo zitzaidan, horrekin auskalo zenbat denbora galdu genuen, ura erateko ere geratu ginen, gero Mikel plakiak jota geratu zen, oinez ere egin zituen hainbat zati, baina hala ere Xubi beranduago iritsi zen gora.

Ez ziren, ordea, hor bukatu egun horretako komeriak, ez horixe! Bergararako jeitsiera mundiala iruditu zitzaidan: kotxe nazkante batek enbarazu egin izan ez balit askoz hobea izango zen, baina hala ere gustora jeitsi nuen. Behera iritsi eta herriko sarreran denok biltzeko geratu egin ginen, gehienak berehala iritsi ziren, baina Mikel ez zen iristen... Hilabete lehenago meaga jeisten ari zela erori egin zen eta horregatik, hasiera batean, ohikoa baino polikiago jeitsiko zela pentsatu genuen, baina hainbeste denbora ez zen posible. Mobilera deitu eta artean goian zegoela esan zigun, bigarren errebueltan gurpila zulatu omen zuen, eta ordezko kamara ere zulatatuta omen zeukan. indartsuen zeudenak gora igotzea erabaki zuten, baina nik ere igotzea erabaki nuen, jeitsiera hori berriz egin nahi nuen. Gorakoan, berriz ere Liando eta Imamol ni baino azkarrago joan ziren, baina banekien gurpila aldatu behar zutela, eta beraz, nahikoa denbora neukan. Bidearen erdi aldera hirukotearekin topo egin nuen, Mikel oinez jeitsi baitzen gu bizikletaz gindoazen bitartean. Kamara aldatu eta, azkenean, Uberara joan ginen. Ibilbidearen satelite bidezko irudia ere ikus daiteke beste argazkian...zarautz-ubera Hango bazkaria beste kontu bat bat da, ez zen bizikleta bueltan bezalako desastrerik gertatu eta Uberatarrek prestatutako bakariaz ikaragarri disfrutatu genuen.

Nork: makazaga.2006/10/23 00:42:55.469 GMT+2
Etiketak: profila elosua ubera azkoitia bergara zarautz bizikleta ibilbidea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak