Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/10 01:05:47.894 GMT+2

Zarauztik Karakatera: gora behera baino gehiago da

bikeliren_profila

Iritsi ginen Karakatera, bai horixe! Laukotea bildu ginen goizeko bederatziak aldera eta pedalei eragin aurretik komeriak hasi ziren: SuperThoni egundoko motxilatzarrarekin azaldu zen. Eta jakina, motxila kotxez joango zen norbaiti pasatzeko asmoa zeukan. Alegia, hamar minutu inguruko atzerapena eragin zigun bezperan edo bost minutu lehenago ez laga izanak (Imamolek uste dut azaldu ziola nola egiten den). Motxilatzarra Mariren fregonetan laga ondoren han abiatu ginen Xubi, Soni, Imamol eta laurok.

Hasieran Zumaiatik joatea erabaki genuen, eta beraz, lehenengo aldapa Oikiakoa izan zen. Iraetaruntz behera hasi bezain pronto itxafero batek leher egin zuen, eta denok ea norberaren kurpila izan zen begiratzen hasi ginen... Soniren kurpila izan zen, eta han hasi zen aldaketa operazioa. Askatzen asmatu zuen, kamara ere atera zion, eta ordezko kamara puztutzen hasi zenean arazoak hasi ziren: ezin omen zuen puztu eta puztutzekoa aldatu zuen, baina harekin ere ezin puztu. Berearekin frogatzeko esan genion, baina berak ez omen zeukan. Aikejoderse! beste hirurekin frogatu zuen baina alferrik. Orduan kamarari begiratua bota eta egundoko zulo eta parrata mordoa zeuzkala ikusi zuen: hori  komentario zaparrada jaso behar izan zuena! usteldutako kamara, puztutzekorik ez, zulatuak konpontzeko partxe eta disolbenterik ere ez... Hala ere entzundako guztiak ondo merezitakoak izan ziren... Azkenean Xubiren kamara jarri eta aurrera jarraitu genuen. Baina... 20 metro egin baino lehen berriz zulatu zuen. Bigarren zulatu honen arrazoia bereala esan zigun. Frenoaren takoa goregi kokatuta zegoen, eta llanta ikutu beharrean kubierta zanpatzen zuen. Hala, berriz ere kamara aldatzera, nirea eman nion, baina berak kamara berria jarri bitartean aurreko bi zuloak konpondu genituen... badaezpada! Gainera allen giltza baten laguntzaz frenoaren takoa bere tokian kokatu genion (asmatu nork ez zeukan allen giltzarik!). Ordurako 10:30ak ziren. Goizean goiz geratu eta horretarako? ordu eta erdira artean 16 kilometro ez genituen egin.

Honen ondoren Soni tiraka hasi zen, galdutako denbora berreskuratu nahian-edo. eta Azkoitiraino denok izerdi patsetan iritsi ginen. Azkoitian lehenengo aldapatxoa igotzen hasi behar genuen, eta irteerako iturrian ura hartu ondoren, nire sasoia kontuan hartuta, igoerarako lasaitasuna eskatu nuen. Bide zaharretik igo genuen Azkarate: zoragarria. Perretxikoak ere ikusi genituen, baina artean bidea luzea geneukanez ez genituen bildu. Hasiera nahiko lasaia dauka, baina bukaeran, hasieran igo ez direnak denak batera igo behar dira. Handik Elgoibarrera jeitsi ginen, eta igoerataz zoragarria dela esan badut zer esan dezaket jeitsieraz? Xubik ezagutzen zuen, eta berak gidatu zuen jeitsiera. Jeitsierari buruz zerbait esatearren mundiala, zoragarria, zirraragarria, ederra, eta polita dela esango dut. Nik abiadura nahi nuen, eta bide berritik jeistea proposatu nuen, baina Xubik zaharra ederragoa zela esan zuen eta ez zuen arrazoirik falta.

Elgoibarren Xubiren lantokia bixitatu behar omen genuen, eta bertara joateko herria zeharkatu genuen, kaleetan zehar. Esan beharra daukat ez nuela Elgoibar ezagutzen, eta ezagutzeko gogoa sartu zait zeharkaldiaren ondoren... Lantokian txakolina eta nekorak ote zeuzkan galdetu genion, eta ezetz erantzun arren ez nion sinistu. Azkenean ezin izan genuen jakin ea txakolinik ba ote zeukan... izan ere industrialdera sartu bezain pronto giltzak ahaztu zituela esan baitzigun. Hala ere hurrengo urterako Sonik frigo txiki bat lagako omen dio txakolin freskoa jar dezan guretzat. Ez dut gogoratzen nork esan zuen nekorak egosteaz arduratuko zela. Azkenean gure barrita enerjetiko, mandarina eta kakauesak jatearekin konformatu behar izan genuen. Beste asmakizun bat: nork ez zeukan jatekorik?

Elgoibartik plaentxira. Bidea txarra, trafiko handikoa, eskerrak laburra den. Eta Plaentxiko sarreran iturri eder bat, bonba, tanke eta hiltzeko tramankuluak egiten omen zituzten lonja zahar baten aurrean. Han bidoiak bete, eta plaentxi zeharkatu ondoren aldaparen hasierara iritsi ginen. Plaentxi uste baino politagoa iruditu zitzaidan. Munduko ipurtzuloa omen dena ez zitzaidan hain itsusia iruditu: pare bat plaza zeharkatu genituen, terrazadun tabernak, jendea kalean, eraikin zahar eta dotoreak... Beste kokaleku batean balego ederra izatera ere iritsiko litzateke.

Handik karakatera 8 kilometro besterik ez zitzaizkigun falta, baina a zer nolako 8 kilometro!  Batazbesteko aldapa %7.91, baina okerrena ez da hori, hasiera erraza izatea da okerrena. Pixkanaka nekatzen du aldapak, eta ondoren, lehnengo lau kilometroak igaro ondoren zatirik gogorrena erakusten du: kilometro osoa %10-eko maldarekin, ondoren berriz lasaitu egiten da, baina ezin asko lasaitu ehuneko 8tik gorako maldetan... Eskerrak bidea polita den! Zulotik gainerako bidean ikuspegiaren aldaketa nabarmen aldatzen da. Behean plaentxi, Eibar eta horrelakoak ikusten dira, eta goian mendiak, alboko zelaietan galanperna (macrolepiota procera) mordoa, eta horiek parrilan baratzuri pixkatekin nekea gainditzen lagunduko zigutela pentsatuz igo nuen aldapatzarra.Gorako kilometro inguru falta zela, Mari, Nerea eta Jon-ekin egin genuen topo, haiek oinez eta gu bizikletaz abiadura berean joan ginen, hortik atera kontuak. karakateko maldaren xehetasunak profilean ikus daitezke: karakate-profila Nahi izanez gero, bikeliren bidez lor daitekeen profila ere ikus dezakezue, baina bertako profila ibilbide osoarena da eta ez da oso zehatza...

Egindako ibilbidea azpiko mapan ikus daiteke:

Nork: makazaga.2007/10/10 01:05:47.894 GMT+2
Etiketak: azkarate profila azkoitia soraluze ziztazale plaentxi azpeitia karakate zarautz bizikleta ibilbidea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak