Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/09/27 00:46:47.083 GMT+2

Zarauztik Aranorako bidearen ederra


Zarauztik Aranorako bidea

Zarauztik Aranorako bidea

Udara honetan egindako ibilbide ederra azaldu nahi dut gaurkoan: Zarauztik Aranorakoa. Hasera ezaguna nuen, Hernanirainoko bidea baitzen, baina handik Aranorakoa ez nuen ezagutzen, eta zoragarria iruditu zitzaidan. Ibaiaren ondoan doa bidea, zuhaitzez josia dena, jendea ibaian arraunean, asko bainatzen... A zer inbiria!

Halako batean bideak gora egiten du, eta bi kilometroko aldaparen ondoren Aranorako bidegurutzea dago. Han aldapa pixkat gogortzen da, baina bistak ere halakoxeak dira, meandroak ikus daitezke, urtegia ere bai. Inguruari begira, denborak azkar egiten du aurrera eta konturatzerako herriko kale aldapatsuetara iritsi nintzen: bertan daude aldapa gogorrenak. Hauxe da bidearen profila: aranoko igoeraren profila

Nork: makazaga.2006/09/27 00:46:47.083 GMT+2
Etiketak: arano profila usurbil hernani orio zarautz bizikleta ibilbidea | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Joseba,

Komeriak bidegurutzetik aurrera hasten dira, gogorra da! Askotan pasa izan naiz handik, baina normalean aurrera jarraitzen dugu, Goizueta aldera. Kilometro dexente gehiago dira, baina ez horren gogorrak.

Mikel, zure ikasle ohi bat ;)

Nork: mikel.2006/09/27 10:20:16.550 GMT+2
http://mikelo.free.fr

Gaur bertan WikiLoc descubritu dut. Aspaldi ari nintzen bilatzen horrelako zerbait. Ibilbideak markatzeko wiki moduko bat da. Google-maps-ekin funtzionatzen du.

http://www.wikiloc.com/

Nork: mikel.2006/09/29 12:18:08.925 GMT+2
http://mikelo.free.fr

wikiloc zerbitzuak itxura oso politta dauka, baina GPSa behar da hor ibilbideak sartu ahal izateko, eta nik ez dut horrelakorik erabiltzen...

Nork: ziztazale.2006/09/29 14:59:31.551 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/ziztazale

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak