Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/08/25 12:37:30.347 GMT+2

Oporretako jardunak



Cagnes sur Mer - Antibes - Cagnes sur mer

Oporretan, gutxi izan bada ere, bizikletaz pixkat jardun dut. Hiru ibilbide egin ditut, elkarren artean oso urruti daude, eta gainera, oso ezberdinak dira. Lehenengo aldiz Italiako Toscana inguruan ibili nintzen. Montopoli herrian hasi eta FIATeko kontzesionario baten bila joan nintzen. Inguruko herri txikiak igaro nituen, eta guztira 25 kilometrora ez zen iritsiko jarduna. Ibilbidea hauxe izan zen:
Bigarren ibilbidea Italiko Lago di Gardan egin nuen. Hau ere laburra izan zen, baina Lakuaren edertasuna ikusteko aukera izan nuen. Batere aldaparik gabeko 30 kilometro zoragarri. Horra ibilbidea:
Azken ibilbidea tagzaniaren bidez artikuluaren hasieran ikus dezakezuena da. Hori ere laburra da, 30 km, eta aldaparik gabea, baina hau ere benetan ederra da. Azur itsasertzaren paraje ederrenetako bat baita Antibes ingurua. Bertako okerrena trafikoa da, baina bizikletaz buchon guztiak erraz pasa daitezke!

Nork: makazaga.2007/08/25 12:37:30.347 GMT+2
Etiketak: toscana azur ziztazale oporrak cote-d lago-di-garda bizikleta ibilbideak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak