Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/23 14:19:14.370 GMT+2

Matxinbentara joan etorria

Berriz ere ibilbide luzea egitea erabaki genuen: Matxinbentan bazkaltzen zenbat izango ginen esan beharra zegoen eta bertaraino joan ginen bigarren asteburuan jarraian. Bertakoek pentsatuko dute Zarauztarrok ez dakigula telefonoa erabiltzen...

Joana bide errezetik egin genuen, Azpeititik barrena, baina itzulera gure kebrantahuesos partikularretik egitea okurritu zitzaigun.

Horra ibilbidearen argazkia:

zarautz matxinbenta beizama errezil etumeta
Olentzeroren opariko GPSak markatutako bidea ageri da mapan. TangoGPS aplikazio librearen bidez ibilbidea grabatzen dit nire aparatu maitagarriak, eta gero grabatutakoaren argazkiak atera ditzaket, edota bikely.com-era esportatu. Halaxe egin dut, eta bikely bidez profila lortu dut. Horra profilaren argzkia ere:

matxinbenta_joan_etorria_profila Ikus daitekeenez, bukaeran daude aldapa gehienak, Ñuarbetik Santa Agedarinoko igoera eta Arzallusetik Etumetarakoa dira gogorrenak, baina tira, eguzkitan eta giro ederrean, txoriak entzunez, gehiegi sufritu gabe egin genuen goiz-pasa. Izan ere, 100 kilometro inguruko buelta da. Bost ordu bizikleta gainean.

Nork: makazaga.2010/05/23 14:19:14.370 GMT+2
Etiketak: iraeta santageda profila zumaia beizama zestoa ñuarbe ziztazale azpeitia errezil matxinbenta bidegoien etumeta zarautz getaria bizikleta ibilbidea arzallus aizarna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak