Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/08 16:35:58.975 GMT+2

Belagua eta Pierre San Martin

Pirineotako asteburuko bigarren eguneko ibilbidea izabatik Santa Grazirakoa izan zen. Belaguatik Pierre San Martinera igo ginen, eta handik egundoko aldapa jeitsi genuen, eskerrak haizea kontra geneukala... bestela auskalo ze abiadura hartuko genuen.

Ibilbidea aurreko artikuluan ikus daiteke eta igoeraren profila alboko irudian ageri da.Izabatik San Martingo harrirako igoeraren profila Hasiera oso erraza da, 12 kilometro errekaren ondoan gorantz egiten duen bidean, baina oso gutxi egiten du gora, %1 eta %3 artean. Ondoren bailararen bukaerara iristen da bidea, aurrez aurre pareta bat ikus daiteke, eta bideak zeharka igotzen du. Zortzi kilometro gogor dauzka, %6.6 eta %8 arteko malda daukate kilometro horiek, baina hala ere, bezperan igotako larrañeko aldaparekin alderatuz errazak dira. Hurrengo lau kilometroak azkar egin genituen, izan ere lau kilometrotan 75 metro besterik ez dira igo behar. Azken hirurak berriz gogortu egiten dira, baina haizea alde geneukan eta horrek lagundu egin zigun. Gutxitan laguntzen du haizeak, baina egun hura izan zen gutxi horietako bat.

Nork: makazaga.2006/10/08 16:35:58.975 GMT+2
Etiketak: pierresanmartin profila arette izaba santagrazi belagua bizikleta ibilbidea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak