Hiru abiatu ginen, baina gutako bat zakurtzar baten presentziaz beldurtu zen eta atzera egin zuen, berriz Itziar aldera. Beste biok ordea, zintzo igo genuen (mekaguendios batzuen laguntzaz, jakina).
Ibilbidea ederra da:
Bai eta profila ere:
Ederki ikusten da aldaparen malda. Pena bakarra daukat: uztaila izan arren euri lanbrotan igo genuen, eta 20 metrotik haratago ez zen ezer ikusten, pena. Dena den, Azkoitia alderako bailaran lainorik ez zegoen eta gaineko "otarre" tabernako zerbezaren ondoren Azkarateko jaitsieraz disfrutatu ahal izan genuen. Pedalik ukitu gabe 76 km/h abiadura ikusi nuen nire aparatuan. Pelotoian a zer abiadura hartu ote daitekeen aldapa horretan!

Idatzi artikulu bat