Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/08/28 19:43:55.390 GMT+2

Aiak badu errege berria!

Aiako igotzaileak Abuztuko azken igandeko jardunak erabakitzen du Aiako erregetza eta aurten Juan Martin izan da aiara bizkorren igo dena. Baina erregina ere badu Aiak, eta aurtengoan Maritxu izan da ohorea irabazi duena. Nabarmena da Uberatarrek urte osoan gogor jardun dutela egun hau prestatzen. Urtebeteko erregetza disfrutatzen hasi dira dagoenekoz...

Edadeak ez du barkatu aurten, eta zaharrenek irabazi dute. Beste guztion artean, orokorrean, denbora kaxkarragoak egin ditugu, eta aitzakiak izan dira nagusi.  Nirea esango dizuet: gizenegi nago, eta horrela ezin da! Beste hainbat aitzakia ere entzun izan ditut, eta izenik aipatu gabe zerrendatxoa ere egingo dut:
  1. ez dut batere entrenatu
  2. umea izan dut, eta horrek bizitza irauli dit
  3. Itsasoa izan da aurtengo denborapasa
  4. istripua izan nuenetik ez naiz bizikletara igo
  5. Goizegi gosaldu dut eta gasolina barik geratu naiz
  6. aurten ere gutxitxo entrenatu dut
  7. nik ere bai
  8. ba nik gutxiyo!
  9. .../...
Guztiok (gehienok) zin egin dugu gehiago saiatuko garela, eta denborak hobetuko ditugula.

Egindako denborak hauetxek izan dira (parentesi artean aurreko urteetako denborak):

                                       2007          2006     2005     2004
  1.- Juan Martin             26:54       (25:32)  (27:44)     (29:40)
  2.- Imamol                     27:20       (25:20)   (29:14)  (25:28)
  3.- Pipi                          27:57       (23:47)   (---------)  (-------)
  4.- Antonio                    29:10       (25:28)  (26:36)   (25:28)
  5.- Joseba                      35:02       (39:08)  (32:25)  (30:33)
  6.- Mikel                       35:56        (32:22)  (33:45)   (31:28)
  7.- Xabier                      37:47       (---------)  (33:45)   (28:15)
  8.- Maritxu                    38:18       (38:49)  (39:11)    (42:35)
  9.- Xubi                         39:44       (47:23)  (39:11)    (38:45)
10.- Xabin                       41:42       (43:49)  (55:tapiku) (50:23)
11.- Ines                          41:47       (38:56)  (--------)  (-------)
12.- Mari                         43:07       (39:08)  (35:52)  (39:50)
13.- Idoia                        44:00       (40:56)  (--------)  (39:50)
14.- Iñaki                        44:00       (40:56)  (39:11)  (39:50)
15.- Ibon                         44:00       (---------)  (55:tapiku) (-----)
16.- Aran                      1:09:47       (53:18)   (--------)  (50:36)
17.- Ainhoa                  1:09:50        (53:18)   (--------) (------)
18.- Ibon-E.                  ----------         (44:22)  (55:tapiku) (38:45)
19.- Boero                     ----------        (39:08)   (55:tapiku) (------)
20.- Nerea                     ----------        (47:23)   (---------)   (------)
21.- Itziar                       ----------        (-------)    (---------)   (43:13)
22.- Koko                      -----------        (-------)    (---------)   (46:40)

Aurreko urtean parte hartu ez zuten bik igo dute aurten, baina hiruk kale egin dute

Nork: makazaga.2007/08/28 19:43:55.390 GMT+2
Etiketak: aiakoigoera ziztazale denborak aiakoerregetza zarautz bizikleta aia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Begira zertan ari den oraingoan gure erregea!
Horrela berriz ere irabaziko ez digu ba... Gainera bere erregetza munduan zabaldu da nonbait.

Nork: ziztazale.2007/09/06 12:50:54.345 GMT+2
www.goiena.net/blogak/ziztazale

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak