Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/25 22:13:10.366 GMT+2

9. ziztada

bihar doping eguna da, 9. ziztada emango didate. Zortzigarrena ez nuen aipatu ere egin, baina hura ere hartu nuen abuztuaren 31.ean.

Nork: makazaga.2006/10/25 22:13:10.366 GMT+2
Etiketak: artritisa artritis | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hemendik aurrera erantzun moduan jarriko ditut artritisari buruzko kontuak. Badu bere zergaitia, eta oinarrian goienaren teknologia aldaketa dago: orain, idatzitako testu guztia azaltzen da jarraian. Lehen, ordea, sarrera modukoa agertzen zen, eta irakurtzen jarraitu nahi zuenak izenburuaren gainean klik eginez beste guztia irakur zezakeen. Badakit artritisaren inguruko kontuak jende askori ez diola interesik sortzen, eta interesa eduki lezakeenak erantzunen gainean klik eginaz jarrai dezake irakutzen (lehengo sistemaren antzera...) Gainera, aurki bilatzaileak kiroletako kontu bezala aurkezten ditu nik blogean idatzitakoak, eta ez zait egokia iruditzen gaitzaren kontuak han azaltzea. Hori ekiditeko, goiburuan eta sarreran kirolarekin zerikusirik eduki dezakeen zerbait jartzen saiatu naiz...

Beno eta kontu horiek aparte lagata nire egoeraren berri ematera noa: labur esateko, ziztada hartzeko desiatzen nago! Luze egin zait azken aste parea. Urriko zubi hartan Bartzelonan izan ginen, eta egun guztia tente egoteak kalte egin zidan orkatilean eta azken egunak handituaren kontrako pilulak hartuz igaro ditut (inacid). Psoriasia ez dago hain gaizki, azkazal bat (eskuineko hankeko behatz potolokoa) ez da ondo hazi eta zauritxo bat egin dit (sendatu ezinean nabil). Sahietsen oinarrian, bizkarreko eskuin aldean, mina ere eduki dut azken egunetan baina ziztadarekin arazo guztiak konpontzea espero dut.

Propoliarekin deskontrol handia dabilkit, kirola ere ez dut gehiegi egin azken bi aste hauetan, alegia, batere ez dut egin! eta ondorioak sufritzen ari naizela iruditzen zait. Lana ere oparitzeko adina daukat, eta horrek ere seguru ez duela laguntzen.

Hitz gutxitan: egoera hobetu daiteke. Ea hala den!

Nork: ziztazale.2006/10/25 22:44:25.432 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak