Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/09 20:06:32.962 GMT+2

Igaratik Mendizorrotzera

Igeldorainoko zatia da gogorrena

Igeldorainoko zatia da gogorrena

Donostiatik Zarautza joateko, trafikorik gabeko bide bila egindako beste saioa da gaur azalduko dudana. Ez da egin izan dudan bide gogorrena, baina gogorra da hau ere. Mendizorrotzera joateko hainbat aukera daude, lehenengoa, eta ezagunena, Antiguotik (Ondarretatik) Igeldora doan bidea da. Baina bide gehiago ere badago, besteak beste, Igaratik Igeldora doazenak. Lantokitik (Donsotiatik) etxera (Zarautza) itzultzeko trafikorik gabeko bideen bila askotan saiatu izan naiz, blogean bertan ere bide horietako bat aipatu nuen. Aurreko hartan Mendizorrotzeraino igotzea ekidin nahi izan nuen, baina horren ordez beste aldapa mordoarekin egin nuen topo, eta bideak ere ez ziren oso onak.

Gaurko bidea Igara auzotik Usurbil aldera doan bidean hasten da (mapan morez ageri da). Hasiera ez sinesteko modukoa da: Igarako lantegiak atzean laga bezain pronto errekatxo dotore bat azalduko zaigu, eta Donostiatik hain gertu horrelako parajerik dagoela sinistea ere zail egin zitzaidan bide hau pasa nuen lehenengo aldian. Errekatxoaren ondoan batere aldaparik gabeko 1.2 kilometro zoragarri egin ondoren Usurbilera doan bidetik irten behar da. Zalditegi baten ondoan bidea banatu egiten da, biak gora egiten dute, bat errekaren ezker aldera pasatzen da, eta usurbilera doa (hori hurrengo batean komentatuko dut), bestea, berriz, errekaren eta zalditegiaren eskuin aldetik doa eta horixe da hartu behar dena. 200 metro gora egindakoan berriz ere bidegurutze bat agertuko da, eta hor ere gora doana (berriz eskuin aldera doana) hartu behar da. Aldapa gogor baten ondoren (800 metro batez beste %9.5eko malda, baina %12ko zatiekin) atsedenalditxo bat dator, aldapa behera eta guzti! Baina ondoren berriz ere gora egiten du bideak, eta nola! Mila metrotan 125 metro igo behar dira, eta tartean %16 eta %17ko malda zatiak dauzka. Baina bidea oso ondo dago (lurra) eta mekaguendios mordoa bota ondoren Igeldoko metereologi behatokira iristen da. Handik aurrerakoa, egindakoarekin konparatuz, pasiotxoa da. Hala ere Kanpingetik mendizorrotzerako aldapa falta da (1500 metro %6ko maldarekin). Hortik Orioko bentaraino gora behera txikiz osatutako bide dotorea (hormigoizkoa hasieran, baina asfaltozkoa gero) dago, itsasoa gure eskuin aldean ikus daiteke, eta atzo bezalako eguraldi ederrarekin begiei gozatu ederra eman ahal zaie: Getariako arratoia ere dotore ikus zitekeen. Handik Oriora aldapa behera da, eta saioa bukatzeko zudugarai igo eta jeistea besterik ez da falta...

Donostiatik Mendizorrotzera doazen bideen artetik azpiko planoan lau ikus daitezke (beltzez adierazita daude), eskuinean Ondarretatik igeldora doana, bigarrena, igaratik zuzenean igeldora doana, hirugarrena, atzo igo nuena, Usurbilgo bidegurutzetik igeldoko metereologi behatokira doana, eta ezkerrekoa inoiz egin ez dudana (baina hori ere eroriko da...).

Mapan gorriz eta urdinez azaltzen diren zatiak profilean azaltzen dira.

Nork: makazaga.2006/05/09 20:06:32.962 GMT+2
Etiketak: igeldo igara profila donostia orio ziztazale oriokobenta mendizorrotz zarautz bizikleta ibilbidea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (4)

Errenferentziak:

... batean Mendizorrotzera igo gabe egin daitekeen aukera bat azaldu nuen, beste behin, mendizorrotzera joateko aukera bat ere dokumentatu nuen, eta gaurkoan hirugarren aukera azaldu nahi dut...

Erreferentzia: Igaratik mendizorrotzerako beste bat - Ziztazale 2006/09/27 10:46:27.227 GMT+2

...blogak/ziztazale/25/img_jul_01_2005_21_45?display=original">aldapa polita dago Orioko Bentaraino. Aurrera jarraitu, Mendizorrotzera, eta handik Igarara dena aldapa behera da, hasteko, Igeldo aldera jei...

Erreferentzia: Zarauztik Orioko Bentara Usurbildik itzuliz - Ziztazale 2006/11/29 16:02:10.791 GMT+1

... batean Mendizorrotzera igo gabe egin daitekeen aukera bat azaldu nuen, beste behin, mendizorrotzera joateko aukera bat ere dokumentatu nuen, eta gaurkoan hirugarren aukera azaldu nahi dut...

Erreferentzia: Igaratik mendizorrotzerako beste bat - Ziztazale 2008/06/18 17:09:01.041 GMT+2

...blogak/ziztazale/25/img_jul_01_2005_21_45?display=original">aldapa polita dago Orioko Bentaraino. Aurrera jarraitu, Mendizorrotzera, eta handik Igarara dena aldapa behera da, hasteko, Igeldo aldera jei...

Erreferentzia: Zarauztik Orioko Bentara Usurbildik itzuliz - Ziztazale 2008/06/18 17:14:29.468 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak